Archivo por meses: junio 2017

Zarauzko Xake Festa

Bigarren urtez jarraian Zarauzko Kirol Elkarteak eta Orokieta Herri Eskolak antolatuta 2. Xake Festa antolatu zen Zarautzen. Bertan xake eskolako nagusienak izan ziren eta emaitza oso onak lortu zituzten.

Alebin mailan, Aitor Beorlegui txapeldun izan zen 6.5 puntu lortuta eta Lander Ajak 4 puntu eta 20. postua lortu zituen.

Infantil mailan, Adrian Martinikorenak 2. postua eta 4 puntu lortu zituen eta Oier Garciak 2 puntu eta 7. postua.

Eskerrik asko Zarauzko Kirol Elkarteari eta Orokieta Herri Eskolari txapelketa antolatzeagatik!

Xake Eskolako nagusiak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalean

Maiatzaren 6an Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan jokatu ziren Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil kategorian, eta bietan xake eskolako jokalariak izan genituen.

Alebin mailan La Salle ikastetxeko Aitor Beorlegui eta Lander Aja aritu ziren. Aitor Beorleguik 3 puntu eta 12. postua lortu zuen eta Lander Ajak 2.5 puntu eta 14. postua.

Infantil mailan Itzio BHIko Adrian Martinikorena eta Oier Garcia aritu ziren. Adrianek 3 puntu eta 7. postua lortu zuen eta Oierrek 3 puntu eta 8. postua.

Zorionak guztiei!