Larunbatean jokatuko da Eibarko Hiria 33. Xake Txapelketa

Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatuko da Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 33. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.

Euskal Herri guztiko 16 talde ezberdinen partehartzearekin, arratsalde guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida jokalariek.

Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak, Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta baita Arrasate, Hondarribia, Zornotza edo Ermuko taldeak ere, batzuk esatearren.

Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu, partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.