Xake Eskolako nagusiak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finalean

Maiatzaren 6an Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan jokatu ziren Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil kategorian, eta bietan xake eskolako jokalariak izan genituen.

Alebin mailan La Salle ikastetxeko Aitor Beorlegui eta Lander Aja aritu ziren. Aitor Beorleguik 3 puntu eta 12. postua lortu zuen eta Lander Ajak 2.5 puntu eta 14. postua.

Infantil mailan Itzio BHIko Adrian Martinikorena eta Oier Garcia aritu ziren. Adrianek 3 puntu eta 7. postua lortu zuen eta Oierrek 3 puntu eta 8. postua.

Zorionak guztiei!

 


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.