Irekita dago jada 2016/2017 ikasturterako Xake Eskolako matrikulazioa.
Aurreko ikasturtean bezala, bi talde osatuko dira:
- Berriak / hastapena: Ostiralak 17:30 – 18:30
- Aurretik hasitakoak / jarraipena: Ostiralak 18:30 – 19:30
Klaseak euskaraz izango dira.
Kasu-bereziak ere aztertuko dira. Matrikula egiteko bi bide daude: epostaz xakea@deporeibar.com helbidera mezu bat bidalita edo presentzialki ostiraletan 18:30tatik 20:30tara Eibarko Klub Deportiboaren bulegora etorriz.
Klaseen prezioa, hiruhilabeteko 30 €koa da eta klubeko bazkide izan beharra dago bertara etortzeko. Matrikularen prezioa ordaintzeko kontu-zenbakia eta bazkide egiteko txartela, klubean bertan lortu daitezke.
Matrikula egiteko azken eguna irailaren 30a izango da. Ondoren jakinaraziko zaizkie partaideei taldeak eta ordutegiak. Lehenengo klase eguna, urriaren 14a izango da.


Deja una respuesta