Euskal Herri guztiko 16 talde ezberdinen partehartzearekin, arratsalde guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida jokalariek.
Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta baita Azkoitia, Hondarribia, Zornotza edo Portugalete taldeak ere, batzuk esatearren.
Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu, partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.
Deja una respuesta