Xake eskola Elorrioko txapelketan

Ekainak 12an Xake Eskolako hiru jokalarik parte hartu zuten Zaldi Baltza taldeak antolatutako Elorrioko IV. Xake jaialdian: Aitor Beorlegi, Oier Garcia eta Lander Aja (behean ezkerretik eskuinera).

eskola-elorrio-01

Beraientzat lehenengo txapelketa izan zen eta normala denez, hasieran oso urduri hasi ziren jolasten; gainera jokalari bakoitzeko 15minutuko denbora zegoen partida bakoitzean, eta erritmo hortara inoiz jokatu gabe zeuden gure hiru jokalariak. Erraz irabazita izan zuten partidarenbat galdu edota berdindu zuten azken arrazoi honegatik.

Azkenean, Aitorrek 3 puntu lortu zituen 6 partida jokatu eta gero; Oierrek 2.5 eta Landerrek 1.5. Kontutan hartuta beraien lehenengo txapelketa izan zela eta 11 urtekoak izan arren 15 urterarteko mailan aritu zirela, emaitza onak direla esan genezake. Xake eskolako Jon Arana maixua ere oso pozik bueltatu zen bere ikasleak egindakoarekin.

Antolatzaileei aipamena egitea ere merezi du, antolaketa oso ona izan bait zen; puntualtasunez jokatu ziren erronda guztiak ordutegia betez eta umeei emandako “Nocilla” bokadilloek hainbat irribarre atera bait zituzten; kasuren baten, azkenean jaso zuten domina baino gehiago alegia.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.