Archivo por meses: junio 2016

Larunbatean jokatuko da Eibarko Hiria 32. Xake Txapelketa

Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatuko da Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 32. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.

Euskal Herri guztiko 16 talde ezberdinen partehartzearekin, arratsalde guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida jokalariek.

Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta baita Azkoitia, Hondarribia, Zornotza edo Portugalete taldeak ere, batzuk esatearren.

Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu, partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.

Aurten gainera, berritasun gisa, “Xake Mate Fibrosi Kistikoari” izeneko sentsibilizazio kanpaina antolatuko du ARNASA Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren elkartearekin. Elkarte honek gaixotasun hau duten pertsonak eta beren familiak laguntzeko helburua du, arraro gisa kontsideratuta dagoen gaixotasun degeneratibo honen ondorioak arintzen laguntzeko.

Xake eskola Elorrioko txapelketan

Ekainak 12an Xake Eskolako hiru jokalarik parte hartu zuten Zaldi Baltza taldeak antolatutako Elorrioko IV. Xake jaialdian: Aitor Beorlegi, Oier Garcia eta Lander Aja (behean ezkerretik eskuinera).

eskola-elorrio-01

Beraientzat lehenengo txapelketa izan zen eta normala denez, hasieran oso urduri hasi ziren jolasten; gainera jokalari bakoitzeko 15minutuko denbora zegoen partida bakoitzean, eta erritmo hortara inoiz jokatu gabe zeuden gure hiru jokalariak. Erraz irabazita izan zuten partidarenbat galdu edota berdindu zuten azken arrazoi honegatik.

Azkenean, Aitorrek 3 puntu lortu zituen 6 partida jokatu eta gero; Oierrek 2.5 eta Landerrek 1.5. Kontutan hartuta beraien lehenengo txapelketa izan zela eta 11 urtekoak izan arren 15 urterarteko mailan aritu zirela, emaitza onak direla esan genezake. Xake eskolako Jon Arana maixua ere oso pozik bueltatu zen bere ikasleak egindakoarekin.

Antolatzaileei aipamena egitea ere merezi du, antolaketa oso ona izan bait zen; puntualtasunez jokatu ziren erronda guztiak ordutegia betez eta umeei emandako “Nocilla” bokadilloek hainbat irribarre atera bait zituzten; kasuren baten, azkenean jaso zuten domina baino gehiago alegia.