Gaur ez dago kronikak idazteko gogo handirik atzoko emaitzaren ostean… Lehenengo mailako taldeak galdu egin zuen 0,5-3,5eko emaitzarekin eta sailkapenaren azken aurreko postua lortu du eta horrela mailaz jeitsi da. Behin denboraldia bukatuta agertzen zaizkizu aurrean urtean zehar galdutako puntu txorra guzti horiek… Zer egingo diogu bada, datorren urtean itzuliko gara. Edo itzultzen saiatuko gara behintzat.
Maila goreneko taldeak igoera eta jeitsiera postuekin zerikusirik ez zuen partida jokatu zuen eta irabazi egin zuen 2.5-1.5eko emaitzarekin Errenteriako Luzaroren aurka.
Deja una respuesta