Euskadiko Txapelketa Nagusiaren 6. txanda jokatu da larunbatean eta bertan ere garaipena lortu du Julenek, oraingoan Modesto Perezen aurka. Partida bukatu denean Modestok zera aitortu dio Juleni «joer, hace unos años también jugué con tu hermano, y además la misma apertura, y también me ganó» 🙂
Partidaren hasieran Julen ez zegoen gustura posizioarekin, horixe esan du eta Modestok ere konfirmatu du bera gusturago zegoela. Baina partida zentzuz aldatzen joan da erdialde guztia libratu eta Julen erdiko peoiekin gelditu den arte. Julenek gaztelu bat eman dio Modestori bere bi alfilen truke eta Modesto Julenen erregearen aurkako erasoa egiten saiatu da, baina ezin izan du petroleorik aurkitu. Orduan Julenek bere peoiak aurreratu eta Modestok gaztelua alfil baten truke entregatu behar izan du Julen alfil bat gehiagorekin gelditu delarik. Hortik aurrera, betiere 3 minutu baino gutxiagorekin, peoiak aurreratu, xakeetatik babestu eta zaldun bat sustatuz xake emanda irabazi du jokaldi gutxitara.
Txapelketa amaiera bikaina egiten ari da Julen eta ezin hobeto amaitzeko Ricardo Perez Santurtziko jokalari gaztea izango du aurrean igandean 9:30tan hasiko den azken txandan.
Sailkapenaren goialdean, Santiago Gonzalez de la Torre da lider 5 punturekin, Salvador del Rio 4,5 punturekin bigarren eta hirugarren postuan Mikel Huerga, Alejandro Franco eta David Astasio daude 4 punturekin.
Deja una respuesta