Donostiako Irekiko 6 eta 7. txandetako emaitzak

Pixka bat berandu bada ere, hemen gure jokalariek 6. eta 7. txandetan lortutako emaitzak.

6. txandan Julenek galdu egin zuen Alex Moretoren aurka, Jon Aranak Jon Lertxundiri irabazi egin zion partida eta Jose Antonio Garridok Alvaro Garisoian nafarra garaitu egin zuen.

Osteguneko 7. txandan Julen Garro eta Jose Antonio Garridoren arteko derbya izan genuen, eta Julen irten zen garaile. Jon Aranak galdu egin zuen Eihartze Buiza bizkaitarraren aurka.

Ostiral  honetan jokatu da 8. eta azken aurreko txanda, bertan Julenek Pedro Viñalen aurka jokatuko du, Jon Aranak Miguel Donazarren aurka eta Jose Antonio Garridok Juan Ignacio Saenz Zabalaren aurka.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.