Ostiralean jokatutako 8. txanda oso ona izan da gure jokalarientzat, bi garaipen eta berdinketa lortu baitituzte. Julenek Pedro Viñal nafarraren aurka irabazi egin du eta emaitza berdina lortu du Jon Aranak Miguel Donazar nafarraren aurka.
Jose Antonio Garridok aldiz berdinketa lortu du Billabonako Juan Ignacio Saenzen aurka, partida guztia oso ondo jokatu ostean eta oraindik partida irabazteko aukeraren bat zuela.
Larunbat goizeko azken txandaren aurretik, Julenek 5 puntu ditu, Jonek 5 eta Joseanek 3.5. Azken txandan, Julenek Olivier Troffiguer frantziarra izango du aurrean, Jonek Pedro Viñal eta Joseanek Andoni Orube hondarribiko jokalaria.
Deja una respuesta