Astearteko 5. txandan denetariko emaitzak lortu zituzten gure jokalariek. Jose Antonio Garridok irabazi egin zuen Julian Palenciaren aurka, Julen Garrok berdindu egin zuen Eihartze Buiza FIDE Maistraren aurka eta Jon Aranak galdu egin zuen Abadiñoko Alain Prieto “txikia”ren aurka.


Gaur asteazkena, 6. txanda jokatuko da 17:00tatik aurrera eta gure jokalarien partidak hauexek izango dira: Julenek Alex Moretóren aurka jokatuko du, Jon Aranak Jon Lertxundi donostiarra izango du aurrean eta Jose Antonio Garridok Alvaro Garisoain nafarra izango du aurrean.