Archivo por días: 13/03/2016

Dena erabakitzeke azken txandaren faltan

Asteburuan jokatu da Gipuzkoako taldekako txapelketaren azkenaurreko txanda, eta emaitzek guztia erabakitzeke utzi dute lehenengo mailan: bai igoerako postuak eta bai jaitsierakoak airean daude, apirilaren 9an jokatuko den azken txandaren zain.

Gure lehenengo mailako taldeak binako berdinketa lortu zuen Donostian Gros F taldearen aurka:

GROS F
2-2
EIBAR B
CEJUDO URDAMPILLETA, JOSE MANUEL
0,5 –  0,5
BEORLEGI ERENA, XABIER
SARASOLA OUVINA, JAVIER
1 – 0
LARREATEGI ARANA, MIKEL
BOLADO RODRIGUEZ, JON
0,5 – 0,5
FREIRE MOREIRO, EMILIO
BANUELOS RODENAS, ARTURO
0 – 1
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO

Emaitza ona izan zen sailkapenaren goialdean zegoen talde baten aurka, baina agian ez da nahikoa izango mailari eusteko. Azken txandan ikusiko dugu.

Maila goreneko taldeak, aldiz, galdu egin zuen Zarautzen eta igoerarako inolako aukera gabe gelditu da, azken txandan txapelketari emaitza on batekin agur esaten saiatuko da. Hona hemen emaitzak:

C.IRIONDO,Z.K.E. A
2,5-1,5
EIBAR A
MARTIN IRIBAR, ANDER
1 0
GARRO BERAZA, JULEN
JUEZ VILLAR, ERIK
1 0
PEREZ CELA, DAVID
ZULAIKA CENTENO, ANDER
0,5 0,5
ESTURO LOIOLA, JON
LAUROBA ELIZARAN, FERMIN
0 1
ARANA GARATE, JON

Esan bezala, azken txanda apirilaren 9an jokatuko da, Donostiako Txapelketa Irekia eta Euskadiko Txapelketak jokatu ostean. Maila goreneko taldeak Errenteriako Luzaro taldearen aurka jokatuko du eta Lehenengo mailako taldeak maila igoera lortu nahi duen Andoain.