Mailari eusteko lehenengo pausua: garaipena lehenengo mailan

Nahiz eta oraindik ere mailari eustea zail dagoen, lehenengo mailako taldeak 3-1eko emaitzarekin garaitu zuen Beraun Bera A taldea larunbatean jokatutako Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 7. txandan. Horrela, sailkapenean azken postuan jarraitu arren, azken aurrekoaren puntu berberak dituzte eta gainera datorren asteburuan eurekin jokatuko dute. Hona hemen emaitzak:

EIBAR B
3-1
BERAUN BERA
BEORLEGI ERENA, XABIER
1 – 0
RIESCO LEKUONA, JUAN MANUEL
LARREATEGI ARANA, MIKEL
0,5 – 0,5
GONI GARMENDIA, AITOR
FREIRE MOREIRO, EMILIO
0,5 – 0,5
ARRIETA GONZALEZ, ARKAITZ
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO
1 – 0
ALONSO MUNOZ, IBON

Maila goreneko taldeak ere emaitza ona lortu zuen, binako berdinketa Fomento liderrarekin eta sailkapenean 2. postuan jarraitzen du.

FOMENTO
2-2
EIBAR A
SAENZ MARTINEZ, JUAN JOSE
0,5 – 0,5
GARRO BERAZA, JULEN
GALARZA CENZANO, INIGO
0,5 – 0,5
PEREZ CELA, DAVID
GONZALEZ BLANCO, AITOR
1 – 0
ESTURO LOIOLA, JON
ALVARADO FERNANDEZ, MIKEL
0 – 1
ARANA GARATE, JON

Datorren asteburuan 8. txanda jokatuko da. Maila goreneko taldeak Hondarribian jokatuko du Hondarribi-Marlaxka A taldearen aurka eta lehenengo mailakoak Donostian Gros E taldearen aurka. Partidak larunbatean jokatuko dira 16:00tatik aurrera.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.