Emaitza bikaina lortu zuen maila goreneko taldeak larunbatean jokatutako Gipuzkoako Taldekako txapelketaren 5. txandan Gros C taldea 0-4 emaitzarekin garaitu ostean.
Julen Garro, David Perez, Jon Esturo eta Jon Aranak osatutako taldeak, Cesar Montolío, Carlos Berdote, Josu Manterola gaztea eta Esteban Granero Errealeko futbol jokalariaren aurka garaipena lortu zuten eta horrela sailkapenaren goiko aldean zuten posizioa sendotu egin dute.

GROS C |
0 – 4
|
EIBAR A | ||
---|---|---|---|---|
MONTOLIO BENEDICTO, CESAR |
0 – 1
|
GARRO BERAZA, JULEN | ||
BERDOTE ALONSO, CARLOS |
0 – 1
|
PEREZ CELA, DAVID | ||
MANTEROLA UBILLOS, JOSU |
0 – 1
|
ESTURO LOIOLA, JON | ||
GRANERO MOLINA, ESTEBAN |
0 – 1
|
ARANA GARATE, JON |
Lehenengo mailako taldea aldiz, burua hanka artean sartuta itzuli zen Zarauztik, bertan Zarautz C taldearen aurka 3.5-0.5 galdu ostean.

Oraingoan Mikel Larreategi izan zen Daniela Velteren aurka berdinketa lortu zuen bakarra eta Xabier Beorlegui, Emilio José Freire eta Jose Antonio Garridok galdu egin zituzten Jordi Figueras eta Pablo eta Agustin Arrondo anaien aurkako partidak. Sailkapenaren hondoan dagoen taldeak, emaitza onak lortzen hasi beharko du berandu baino lehen, mailari eutsi nahi badio behintzat.
C.IRIONDO,Z.K.E. B |
3,5 – 0,5
|
EIBAR B | ||
---|---|---|---|---|
FIGUERAS PUIG, JORDI |
1 – 0
|
BEORLEGI ERENA, XABIER | ||
VELTE , DANIELA |
0,5 – 0,5
|
LARREATEGI ARANA, MIKEL | ||
ARRONDO CARBONELL, PABLO |
1 – 0
|
FREIRE MOREIRO, EMILIO | ||
ARRONDO CARBONELL, AGUSTIN |
1 – 0
|
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO |

Datorren asteburuan 6. txanda jokatuko da. Maila goreneko taldeak Gros D izango du aurrean larunbatean 16:00tatik aurrera Deportiboan jokatuko den partidan, eta Lehenengo mailako taldeak Arrasaten jokatuko du Arrasate-Arlutz B taldearen aurka.