Maila goreneko taldearen garaipena

Larunbatean jokatu zen Gipuzkoako taldekako xake txapelketaren 4. txanda eta bertan Deporreko bi taldeek etxean jokatu zituzten euren partidak.

Maila goreneko taldeak, sailkapenaren goialdean mantentzeko garaipen garrantzitsua lortu zuen Donostiako Gros B talde gaztearen aurka. Diego Olmo eta David Perezek euren partidak irabazi egin zituzten, lehenengoak zorte handiarekin eta bigarrenak ziurtasun handiarekin jokatuz; Julen Garrok berdindu egin zuen partida guztian zehar posizio hobea izan zuen arren, eta azkenengo mahaian Xabier Beorleguik galdu egin zuen.

AiGdqEHaMAtN6uOcduHkaJEPbc-4V9DrUJMvppXgka0o

EIBAR A
2,5-1,5
GROS B
GARRO BERAZA, JULEN
0,5-0,5
MUNOZ AVILA, JOSE LUIS
PEREZ CELA, DAVID
1-0
ALFARO GARCIA DEL CERRO, JUAN LUIS
OLMO VEGA, DIEGO
1-0
BELLO CASTANO, DIEGO
BEORLEGI ERENA, XABIER
0-1
IZQUIERDO ARRUZERIA, JOSEBA

Lehenengo mailako taldeak, ordea, Arrasate-Arlutz Cren aurka galdu egin zuen, eta nola galdu gainera, puntu erdia bakarrik aterata. Jon Aranak lortu zuen puntu erdi bakarra, partida guztian zehar asko sufritu ostean. Mikel Larreategi, Emilio José Freire eta José Antonio Garridok galdu egin zituzten euren partidak.

Akoxbo6Q6O8aTvoPShLc14wkun339oK176qbPthYSyfw

EIBAR B
0,5-3,5
ARRASATE-ARLUTZ C
ARANA GARATE, JON
0,5-0,5
RUIZ MARTINEZ, ISIDRO
LARREATEGI ARANA, MIKEL
0-1
AXPE GOIKOETXEA, JAVIER
FREIRE MOREIRO, EMILIO
0-1
DE ANDRES ANDRES, EUGENIO
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO
0-1
IZAGUIRRE ALTUNA, ALBERTO

AumvGnVBmoo8qZaSivH8w6Zsa4mT4bH0N_TGfj43YBO5

Asteburuko seigarren txandan kanpoan jokatuko dute bi taldeek. Maila goreneko taldeak Donostian jokatuko du Gros C taldearen aurka eta lehenengo mailakoak Zarautzen Zarautz B taldearen aurka. Partidak larunbatean jokatuko dira 16:00tatik aurrera.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.