Emaitza oso berdinduak lortzen ari dira gure taldeak Gipuzkoako taldekako Ligan eta hirugarren txandan ere horrela izan da:
ALFIL A |
1,5 – 2,5
|
EIBAR A | ||
---|---|---|---|---|
MARTIN ARINA, ALBERTO |
1 – 0
|
GARRO BERAZA, JULEN | ||
BEITIA AMADOR-CARRANDI, ERNESTO |
0 – 1
|
PEREZ CELA, DAVID | ||
INSAUSTI GONZALEZ, ASIER |
0,5 – 0,5
|
ESTURO LOIOLA, JON | ||
BELLOSILLO PEREZ, ALBERTO |
0 – 1
|
ARANA GARATE, JON |
Beasainen 1.5-2.5 emaitzarekin irabazi du gure taldeak.
Lehenengo mailako taldean Hondarribira egin du bisita, bertan Hondarribi-Marlaxka B talde gaztea aurrean zuelarik, eta 2.5-1.5eko emaitzarekin galdu egin du.
HONDARRIBIA-MARLAXKA B |
2,5 – 1,5
|
EIBAR B | ||
---|---|---|---|---|
MORENO ESTEBANEZ, PATXI |
0,5 – 0,5
|
BEORLEGI ERENA, XABIER | ||
TAFALL VILLANUEVA, ANDER |
0,5 – 0,5
|
LARREATEGI ARANA, MIKEL | ||
CUESTA SENOSIAIN, ASIER |
0,5 – 0,5
|
FREIRE MOREIRO, EMILIO | ||
URANGA ODRIOZOLA, ANDER |
1 – 0
|
GARRIDO DOMINGUEZ, JOSE ANTONIO |
Mikel Larreategi eta Emilio José Freire izan dira berdinketa sinatzen lehenak eta azkarrenak gainera. Lehenengo mahaiko partida izan da nabarmentzekoa, hasieratik sekulako zurrunbiloa sortu baita partidan baina Patxi Morenok ezin izan du partida erabakita utzi eta bizia eman dio gure jokalariari. Horrela, ustez irabazita zuela jokatu du finala Beorleguik baina ezin izan du abantaila gauzatu eta berdinketa sinatu behar izan du.
Laugarren mahaiko partidan ordea, berdintasuna izan da nagusi, Ander Urangak abantaila lortu duen arte. Finalean, Gaztelua eta alfila zituen Anderrek, gure jokalariaren zaldun eta bi alfilen aurka, baina aldatu egin behar izan du alfil bat eta ezin izan du berdinketa ziurtatu, azkenean denbora gabe gelditu da erlojuan eta galdu egin du.
Datorren astean 4. txanda jokatuko da, eta larunbatean, urtarrilaren 30ean, klubaren 92. urteurrenean, klubean bertan jokatuko dute gure taldeek. Maila goreneko taldeak Gros B izango du aurrean, eta Lehenengo mailako taldeak Arrasate-Arlutz C. Partidak 16:00tatik aurrera jokatuko dira Klub Deportiboan.
Deja una respuesta