Archivo por días: 10/01/2016

Martxan da 2016ko Gipuzkoako taldekako xake txapelketa

Atzo larunbata hasi zen 2016ko Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketa, larunbatez larunbat apirilaren 9ra arte Gipuzkoan zehar jokatzen izango gaituena.

Aurtengo lehenengo txandan gure bi taldeek kanpoan jokatu zuten. Maila goreneko taldeak Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan jokatu zuen Easo B taldearen aurka eta 1.5-2.5-eko emaitzarekin irabazi egin zuen. Hona hemen emaitzak:

EASO B
1,5 – 2,5
EIBAR A
SALTERAIN GONZALEZ, GALDER
1 – 0
GARRO BERAZA, JULEN
PINILLA SANTIBAÑEZ, ROBERTO
0 – 1
PEREZ CELA, DAVID
RODRIGUEZ CABRERA, FCO. JAVIER
0,5 – 0,5
ESTURO LOIOLA, JON
CANTABRANA GAROÑA, ALEJANDRO
0 – 1
OLMO VEGA, DIEGO

Agian emaitza gure aldekoagoa izan zitekeen, Julenek bere partida bideratuta omen zeukan-eta. Edonola ere, txapelketa indarrez asteko modu ona izan zuen taldeak.

Berdinketa lehenengo mailan

Lehenengo mailako taldeak Hernanin jokatu zuen bertako A taldearen aurka. Esan beharra dago partidak ia 20 minutu berandu hasi zirela Hernaniko taldeak ez zuelako partidak apuntatzeko idaztorri edo planillarik eta arratsalde hartan bertan Donostiara joan behar izan zutelako Gros Xake Taldearen egoitzara planilla batzuen bila.

Bestalde, Hernaniko klubeko jokalariek ez zekiten erlojuak nola konfiguratu eta guk lagundu behar izan genien erlojuak konfiguratzen. Emaitza emateko derrigorrez akta elektronikoen sistema erabili behar zela ere ez zekiten Hernaniko klubeko arduradunek.

Kirol arloari dagokionez, lehenengo mailako estreinaldia ematza onarekin bideratu zuen bigarren taldeak, binako berdinketa.  Partida guztietan gerta izan ziteken besterik, beraz emaitza nahiko justua izan zela esan daiteke. Hemen emaitzak:

HERNANI A
2 – 2
EIBAR B
ESNAOLA GASTON, FERNANDO
0 –  1
ARANA GARATE, JON
GODOY MAGDALENO, JOSE LUIS
1 – 0
BEORLEGI EREÑA, XABIER
NAVASCUES ZABALETA, JESUS
0,5 – 0,5
LARREATEGI ARANA, MIKEL
ERDOZIO GAITAN, IÑAKI
0,5 – 0,5
FREIRE MOREIRO, EMILIO

Lehenengo txanda honetako emaitza guztiak Kirolak.net atarian ikusi ditzakezue.

Bigarren txanda etxean

Datorren larunbatean jokatuko da bigarren txanda, bertan maila goreneko taldeak Baionaren aurka jokatuko du. Baionako taldearekin lortutako akordioa dela eta, partida hauek Donostian jokatuko dira, Gros Xake Taldearekin egoitzan. Gure eskerrona beraz bai Baionari eta baita Gros Xake Taldeari ere.

Lehenengo mailako taldeak etxean jokatuko du, larunbatean 16:00tan Deportiboan, eta aurkaria Idiazabal A taldea izango da.

Bigarren txandako partida guztien berri Kirolak.net atarian duzue.