Archivo por meses: septiembre 2015

Xake Eskolaren matrikulazioa zabalik

Irekita dago jada 2015/2016 ikasturterako Xake Eskolako matrikulazioa.

Aurreko ikasturtean bezala, bi talde osatuko dira:

  • Berriak / hastapena: Ostiralak 17:30 – 18:30
  • Aurretik hasitakoak / jarraipena: Ostiralak 18:30 – 19:30

Kasu-bereziak ere aztertuko dira. Matrikula egiteko bi bide daude. E-postaz xakea@deporeibar.com helbidera mezu bat bidalita edo presentzialki ostiraletan 18:30tatik 20:30tara Eibarko Klub Deportiboaren bulegora etorriz.

Klaseen prezioa, hiruhilabeteko 30 €koa da eta klubeko bazkide izan beharra dago bertara etortzeko. Matrikularen prezioa ordaintzeko kontu-zenbakia eta bazkide egiteko txartela, klubean bertan lortu daitezke.

Matrikula egiteko azken eguna irailaren 25a izango da.

Lehenengo klase eguna, urriaren 2a izango da.