Abadiño Txapeldun Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketan

IMG_20150620_215334711Larunbat arratsaldez xakea izan zen protagonista Untzagan beste urte batez bertan antolatu baikenuen Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Txapelketa.

Bertan Euskal Herri osoko 22 taldek hartu zuten parte, Hondarribitik, Donostiatik, Gasteiztik, Portugalete edo Leioatik etorritako taldeekin eta inguruko Azkoitia, Zornotza, Elorrixo edo Ermukoekin xake giro bikaina sortu zen Untzagan.

Deportiboko talde bik ere hartu zuten parte. A taldean Asier Etxagibel (Arrasateko jokalaria), Ricardo Bastida, Julen Garro eta Edu Olabe aritu ziren. B taldean Jon Arana, Xabier Beorlegi, Jose Antonio Garrido eta Emilio José Freire. Gurekin aritzen den David Pérez, Ermuko taldean aritu zen Asier Ibaibarriaga eta Hondarribiko Goio Uriarte eta Ramon Nogesekin batera. Beste eibartar batzuk ere aritu ziren, Jose Ricardo Gómez Gasteizko Egidazurekin eta Javier Rodriguez Donostiako Easorekin. Xakea guztiontzako kirola da, eta nahiz eta jokalari gehienak gizonezkoak izan, han aritu ziren Eihartze Buiza eta Ainhoa Barrio Portugaleteko taldean, Cecilia Pérez Gros Gazteak taldean eta Maitane Varas Abadiñokoan.

Txapelketan talde guztiak guztien aurka aritu ziren, guztira 5 ordu inguruko txapelketa baten 5 minutuko partida azkarrak jokatuz. Azkenean 21 txanda luzeren ostean, Abadiñoko taldea gailendu zen sailkapenean 69,5 puntu lortuta; bigarren Irungo Batalla taldea sailkatu zen 69 punturekin eta hirugarren postua Leioako Altzaga taldearentzat izan zen. Deporreko A taldeak 5. postua lortu zuen eta B taldeak 16.a

Mahai bakoitzeko jokalari onenen zerrenda hauxe izan zen:

  • 1. mahaia: Rodrigo Sarralde FIDE Maisua (Abadiño)
  • 2. mahaia: Ricardo Bastida (C.D. Eibar)
  • 3. mahaia: Diego Sarralde (Abadiño)
  • 4. mahaia: Erlantz Miguelez (Altzaga)

Txapelketaren emaitza guztiak info64.org webgunean ikusi ditzakezue.

Hondarribi-Marlaxkako lagunek euren webgunean jarri dute txapelketaren kronika hemen duzue euskaraz eta hemen gaztelaniaz.

Sari banaketari dagokionez bertan izan ziren Patxi Lejardi (Eibarko Udaleko zinegotzia) eta Margari Olañeta (Jose Mari Kruzetaren alarguna). Txapelketaren ostean, bertaratutako guztiei ondo merezitako afaria eskaini genien Klub Deportiboan.

Eskerrik asko guztioi etortzeagatik eta datorren urtera arte!


Comments

Una respuesta a «Abadiño Txapeldun Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketan»

  1. MIla esker atzo emandako tratuagatik eta Zorionak burututako lan txukunagatik!
    EIbarko lagunei bisita egitea beti pozgarria bada, atzokoan, eguraldia lagun, arratsalde ezin hobea suertatu zitzaigun EIbarrera bartaratu ginenetzat. Azpaldiko lagunak agurtu eta berriak egiteko parada izan genuen, giro alaian jokautako txapelketa indartsu eta atseginean.
    Ahal dugunetan joaten satuko gara!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.