
Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatuko da Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 31. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.Euskal Herri guztiko 20 talde ezberdinen partehartzearekin, arratsalde guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida jokalariek.
Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak, Leioako Altzaga, Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta baita Elgoibar, Elorrio, Arrasate edo Zornotzako taldeak ere, batzuk esatearren.
Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu, partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.



Deja una respuesta