Archivo por días: 11/09/2014

Xake Eskolaren matrikulazioa zabalik

Xake Eskolako matrikulazioa zabalik

Irekita dago jada 2014/2015 ikasturterako Xake Eskolako matrikulazioa. Klaseak, , ostegun eta ostiraletan izango dira 17:30tatik 18:30tara (ordutegiak aldatu daitezke partehartzaileen arabera) eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleei zuzenduta daude.

Klaseen prezioa, hiruhilabeteko 30 €koa da eta klubeko bazkide izan beharra dago bertara etortzeko. Matrikularen prezioa ordaintzeko kontu-zenbakia eta bazkide egiteko txartela, klubean bertan lortu daitezke.

Matrikula egiteko bi bide daude. E-postaz xakea@deporeibar.com helbidera mezu bat bidalita edo presentzialki ostiraletan 18:30tatik 20:30tara Eibarko Klub Deportiboaren bulegora etorriz.

Matrikula egiteko azken eguna irailaren 27a izango da eta klaseak urrian hasiko dira.