Elorrio eta Ermuko partida azkarren txapelketak

Uztailaren 13an Elorrixoko Zaldi Baltza xake taldearen gonbidapenari erantzunez Elorrixon izan ginen Emilio José Freire, Jon Arana, Jose Antonio Garrido eta Mikel Larreategi. 15 talde elkartu ginen bertan eta sailkapenean 12. postuan sailkatu ginen.

Uztailaren 21ean goizez Ermuko Santixauetako txapelketan izan ginen Emilio José Freire, Mikel Larreategi eta José Antonio Garrido eta Aingeru Virto Portugaleteko Xake taldeko jokalariarekin osatu genuen taldea. Bertan 3. sailkatu ginen Santurtziko Itsas-Zaldunak eta Abadiño taldeen atzetik.

Alex Aranzabal Gasteizko Txapelketan

Asteburuan hasi da Gasteizko Nazioarteko Txapelketa eta Alex Aranzabal arituko da bertan. Txapelketa emaitza onekin hasi zuen, Daviz Ruiz Velasco garaituz. Chess-Resultsen datoz txapelketako emaitza guztiak.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.