Gros Xake Taldea garaile Eibarko Hiria 29. txapelketan

OLYMPUS DIGITAL CAMERA18 talde eta 70 jokalaritik gora bertaratu ziren ekainaren 29an arratsaldez Untzaga Plazara, Eibarko Hiria Jose Mari Kruzetaren omenezko 29. xake txapelketan parte hartzera. Arratsaldeko lau t’erdietan hasita, lau ordu iraun zuen txapelketan Donostiako Gros Xake Taldea izan zen garaile 57,5 puntu lortuta. Beren atzetik, Errenteriako Fomento Cultural taldea sailkatu zen 52 punturekin txapelketa bikaina burutu eta azken garaileak garaituta. Hirugarren Arrasate-Arlutz taldeko jokalariak geratu ziren bigarren sailkatuengandik puntu erdira, hau da, 51,5 punturekin.

Deporreko taldeei dagokienez, hiru talderekin hartu zuten parte klubeko jokalariek. Lehenengo taldean, Ricardo Bastida, Haritz Garro, Julen Garro eta Edu Olabe aritu ziren. 45 puntu lortu zituzten eta 6. postuan sailkatu ziren. Bigarren taldean Emilio José Freire, Xabier Beorlegi, Jon Arana, Mikel Baena eta Iker Narvaiza aritu ziren, 22,5 punturekin 14. postuan sailkatu zen taldea. Hirugarren taldea Ermuko jokalariekin batera osatu zen eta bertan David Perez, Ion Gómez, Jose Antonio Garrido eta Guillermo Llorente beteranoa aritu ziren; hauek 13 punturekin azken postuan sailkatu ziren.

Txapelketan Euskal Herri guztitik etorritako taldeek hartu zuten parte, hala nola, Leioa, Gasteiz, Tolosa, Donostia, Beasain, Abadiño, Elgoibar, Barakaldo eta Portugaletekoak. Ikusi txapelketaren koadro osoa gure webgunean.

Sari banaketan Pedro Escribano, Eibarko Udaleko zinegotzia, Margari Olañeta, Jose Mari Kruzetaren alarguna, eta Alex Cantabrana, Gipuzkoako Xake Federazioko presidente hautatu-berria, izan ziren Deporreko xake batzordeko arduradunekin batera.


Comments

Una respuesta a «Gros Xake Taldea garaile Eibarko Hiria 29. txapelketan»

  1. Avatar de goio uriarte
    goio uriarte

    Kronika ederra, izandako giro politaren seinale.
    Hondarribia-Marlaxkakoek gonbitea izan arren, lan kontuengatik, tamalez, ezin izan genuen joaterik izan, baina, datorren urtean joaten saiatuko gara. Ziur!
    Antolatzaileei eta parte hartu duten guziei Zorionak, irabazleei berdin!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.