Emaitza eskasak azken txandan eta Asier Etxagibel bigarren!

Emaitza eskasak gure jokalarientzat Udaberriko Openaren azken txandan. Jon Aranak berdindu egin zuen Dani Hernandezen aurka eta Edu Olabe, Jose Antonio Garrido eta Alex Aranzabalek galdu egin zituzten euren partidak.

Albiste onak, ordea, ia taldekide dugun Asier Etxagibelek eman zizkigun. Asierrek Arrasate-Arlutz taldean jokatzen du, arrasatearra da, eta gurekin batera etortzen da txapelketak jokatzera. Jose Luis Guijarroren aurkako bere partida berdindu ostean, bigarren postua lortu zuen Iñigo Argandoña txapeldunaren atzetik. Zorionik beroenak Asierri!!!

Argandoña, Etxagibel eta Segovia podiumean
Argandoña, Etxagibel eta Segovia podiumean

Seigarren Deban

Igande goizean Deban izan gara Jose Antonio Garrido, Emilio José Freire eta Mikel Larreategi, bertako Deba Hiria partida azkarren txapelketan eta 6. postua lortu dugu 11 talderen artean Abadiño garaile izan den txapelketan.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.