Archivo por días: 03/06/2013

Erdipurdiko emaitzak azken aurreko txandan

Larunbatean jokatu zen Groseko Udaberriko irekiaren azken aurreko txandan eta erdipurdiko emaitzak lortu zituzten Deporreko xakelariek bertan. Jose Antonio Garridok irabazi egin zuen, bere aurkaria jokatzera etorri ez zelako eta Edu Olabek berdindu egin zuen Mikel Leon Elgoibartarrarekin. Jon Aranak galdu egin zuen Erlantz Miguelezen aurka eta Alex Aranzabalek ere galdu egin zuen Álvaro Diaz bizkaitarraren aurka. Sailkapenean Eduk eta Jon Aranak 4.5 puntu dituzte, Alex eta Jose Antoniok 4.

Txapelketara gurekin etortzen den Arrasateko Asier Etxagibelek irabazi egin zuen eta sailkapeneko 3. postuan dago podiumerako postuengatik borrokan 6 punturekin.

Azken txandako partidak hauexek izango dira:

  • 2. mahaia: Jose Luis Guijarro – Asier Etxagibel
  • 9. mahaia: Edu Olabe – Joseba Izquierdo
  • 16. mahaia: Raul Gonzalez – Alex Aranzabal
  • 18. mahaia: Jose Antonio Garrido – Oscar Diez