Emaitza onak 2. txandan

Groseko Udaberriko IX. Txapelketaren 2. txanda jokatu zen larunbatean Donostian eta emaitza onak lortu zituzten gure jokalariek. Eduk partida politaren ostean garaitu zuen Alex Cantabrana, Jon Aranak Aritz Abalia gaztea garaitu zuen eta Jose Antonio Garridok Asier Fernandez. Alex Aranzabalek galdu egin zuen, ordea, Ramon Elduayenen aurka. Bigarren mahaian, Asier Etxagibelek (Arrasate-Arlutz) irabazi egin zuen Aritz Izagirreren aurka.

Datorren asteko 3. txandan hauexek izango dira gure jokalarien aurkariak. Asier, Edu eta Jonen partidak zuzenean jarraitu ahalko dira, larunbatean 17:00tan hasita http://directo.grosxake.com helbidean:

  • 2. mahaia: Asier Etxagibel – Hector Sanchez
  • 3. mahaia: Juan Carlos Lakunza – Edu Olabe
  • 4. mahaia: Jon Arana – Jose Ramon Ros
  • 19. mahaia: Alex Aranzabal – Juan Jose Aroztegi
  • 24. mahaia: Jose Antonio Garrido – Ivan Fernández

Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.