Larunbat arratsaldean Euskal Herri guztitik etorritako 18 talde eta 75 xakelaritik gora bildu zen Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko 27. Eibarko Hiria xake partida azkarren txapelketa jokatzeko. 16:30tan hasi eta 20:30ak arte, 5 minutuko 612 partida jokatu ziren Untzagan, zein baino zein ikusgarriagoak. Guztiek guztien aurka jokatutako ligaren ostean, Irungo Batalla Xake Taldea izan zen garaile 59 punturekin. Euren atzetik, iazko txapeldunak sailkatu ziren,
Errenteriako Fomento Cultural 53 punturekin. Podiuma osatzen Donostiako Easo Xake Taldea gelditu zen 47 punturekin.
Mahai bakoitzean puntu gehienak lortu zituzten jokalarientzat ere sariak izan ziren, eta hauek Batalla xake taldeko jokalarientzat izan ziren: 1go mahaiko jokalari onena Carlos Cruz Lopez izan zen 14 puntu lortuta, 2. mahaikoa Ivan Muñoz 15 punturekin, 3.ean Juan Ignacio Alonso 14.5 punturekin eta 4. mahaiko saria Luis Olaizolarentzat izan zen 15.5 punturekin.
Eibarko Klub Deportiboak ere bi talde aurkeztu zituen, lehenengoak 6. postua lortu zuen sailkapenean 39.5 punturekin, eta bigarrenak 17. postua 9 punturekin. Beste talde batzuetan ere aritu ziren eibartar jokalariak, hala nola, Gasteizko Egidazu taldearekin jokatu zuen José Ricardo Gomezek eta Easo Xake Taldearekin Javier Rodriguezek.
Manuel Lopezi omenaldia
Sari banaketan, Eibarko Alkate jauna, Miguel de los Toyos eta Margari Olañeta, Jose Mari Kruzetaren alarguna izan ziren, antolatzaileekin batera, bertan Xake Batzordeak, Manuel Lopez bertako jokalaria zoriondu nahi izan zuen, aurten 80 urte beteko ditu eta, eta klubari eta xakeari eskainitako bizitza oso baten errekonozimendu gisa plaka bat eman zion, bertaratutako guztien txalo zaparradarekin batera.
Txapelketaren datuak
- Sailkapenak, partidak, jokalariak: http://chess-results.com/tnr52346.aspx?lan=2
- Prentsa jarraipena: http://www.delicious.com/erral/memkruzeta2011
- Argazkiak: http://www.deporeibar.com/fotos/v/27-ciudad-de-eibar/
Sailkapena
| Rk. | Taldea | + | = | – | Pt. |
| 1 | BATALLA | 16 | 1 | 0 | 59.0 |
| 2 | FOMENTO CULTURAL | 13 | 3 | 1 | 53.0 |
| 3 | EASO X.T. | 11 | 5 | 1 | 47.0 |
| 4 | ABADIÑO | 11 | 2 | 4 | 43.0 |
| 5 | EGIDAZU | 10 | 4 | 3 | 43.0 |
| 6 | C.D. EIBAR A | 9 | 1 | 7 | 39.5 |
| 7 | EZKERRALDEA | 8 | 5 | 4 | 38.5 |
| 8 | ALTZAGA | 9 | 2 | 6 | 37.0 |
| 9 | C.D. ZARAUTZ | 8 | 3 | 6 | 33.0 |
| 10 | TOLOSA | 3 | 5 | 9 | 32.0 |
| 11 | IZEAGA | 5 | 4 | 8 | 31.5 |
| 12 | C.D. FORTUNA | 5 | 5 | 7 | 31.0 |
| 13 | ZORNOTZA | 4 | 3 | 10 | 30.0 |
| 14 | ZALDI-BALTZA | 6 | 3 | 8 | 29.5 |
| 15 | CASTRO | 4 | 5 | 8 | 29.0 |
| 16 | ELGOIBAR | 1 | 4 | 12 | 20.0 |
| 17 | C.D. EIBAR B | 2 | 0 | 15 | 9.0 |
| 18 | DURANGO | 0 | 1 | 16 | 7.0 |


Deja una respuesta