Irabazi, berdindu eta galdu

Haritz Garro

Haritz Garro

Jon Arana

Jon Arana

Denetariko emaitzak Deporreko xakelarientzat Gipuzkoako Txapelketa Nagusiko 5. txandan. Haritzek Jose Luis Guijarroren aurka berdindu egin du pieza beltzetkin, Jon Aranak Alberto Carrascal garaitu du eta Julen Garrok galdu egin du Iñigo Galarza pasaitarrarekin.

Haritzek, beraz, 3.5 puntu ditu, Jonek 2.5, Julenek 2 eta Eduk 1,5.

Datorren asteburuan Haritzek Egoiz Irure Anaitasuna Kakuteko jokalariaren aurka jokatuko du, Jon Aranak Nabar Tejedor hondarribitarra izango du aurrean, Julen Garrok Siu Hung Tung eta Edu Olabek Aritz Izagirre.

Sailkapenaren goialdean sorpresa izan dugu gaurkoan, Asier Urretabizkaiak Iñigo Martin garaitu baitu. Asier da beraz Txapelketako liderra, jokatutako 5 partidak irabazita. Bere atzetik Alejandro Franco Nazioarteko Maisua dago 4 punturekin, eta gero 6 jokalarik osatutako taldea guztiek 3,5 puntu dituztelarik, eta euren artean dago Haritz.

Julen Garro

Julen Garro


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.