Aurten irailean ohiko izan dugun Groseko Txapelketa Irekia alde batera utzi eta Haritz Garro Barakaldoko 23. Xake Txapelketa jokatzen arituko da. 8 egunetan zehar, irailaren 24tik urriaren 2ra jokatuko da Barakaldoko Clara Campoamor kultur-etxean.
Haritz txapelketako 8. zerrendaburua da eta ostiralean jokatutako lehenengo txandan Juan Angel Asensio Ariño (1715 FIDE) izan du aurrean eta garaipena lortu du.
Bihar larunbata, goizeko 10:00tan jokatuko da bigarren txanda eta bertan Aritz Zabala Pérez (1907 FIDE) Leioako Altzaga taldeko jokalari gaztea izango du aurrean. Arratsaldean ere partida izango du Haritzen 16:30tan hasita.