Eskolarteko Xake Txapelketa

Iaz egin genuen bezala, Eibarko Klub Deportiboko Xake Joko Batzordeak, Eibarko Eskoletako ikasleen arteko Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko datorren martxoaren 7 eta 14an.

Txapelketok mailaka antolatuko ditugu honako maila hauetan:

  • Benjaminak: Lehen Hezkuntzako 3 eta 4. mailak
  • Alebinak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • Infantilak: DBHko 1. eta 2. mailak

Aipatu bezala, txapelketok martxoaren 7an eta 14an jokatuko dira Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan (Toribio Etxebarria, 16-1º) honako ordutegi honetan:

  • Izen-ematea: 10:15 – 10:45
  • Txapelketa: 10:45 – 13:30
Izenemateak ez du inolako kosturik eta txapelketaren egunean bertan egin behar da (egun bakoitzean egun horretarako izen-ematea egin beharko da).

Txapelketen irabazleak egun bakoitzean lortutako puntuen batuketaren emaitza kalkulatuta lortuko dira. Parte-hartzaile guztientzat azken egunean sari-banaketa egingo dugu.

Gainera, Alebin eta Infantil mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Jokoetako finalean jokatzeko aukera izango dute, Gipuzkoako Xake Federakuntzak ezarritako kopuruan.

Animatu zaitez !!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.