Archivo por meses: diciembre 2009

Garaipena eta berdinketa 2. txandan

Eduk Mikel Vicente garaitu du Jubenilen Txapelketako 2. txandan, eta nahiko erraz gainera, defentsa eskandinabiar baten ostean.

Julen eta Hector Sanchezen arteko partida aldiz, eguneko luzeena izan da, Petroff defentsa baten ondoren, 42 jokaldi eginda berdindu egin dute. Julenek izan du partida beste bide batetik eramateko modua f6 jokaldi interesgarri batekin, foroan eta baita partida osteko analisian norbaitek komentatu duen moduan.

Bihar asteazkena hirugarren txanda jokatuko da, lehenengo mahaian Edu Olabek Oscar Diez izango du aurrean pieza beltzekin eta Julenek Mikel Alcaide, honek ere pieza beltzekin.

Partidak zuzenean ikusteko aukera izango da Gros Xake Taldearen webgunean.

Hasi da Jubenilen txapelketa

Nor izango da aurten onena? Abian da Gipuzkoako Jubenilen Txapelketa Gros Xake Taldearen egoitzan 18 jokalariren partehartzearekin. Lehenengo txandan Julen zein Eduk euren partidak irabazi egin dituzte, lehenengoak Aritz Abaliaren aurka eta bigarrenak Ander Movillaren aurka. Eguneko sorpresa lehenengo mahaian izan dugu, Asier Etxagibelek Jokin Mendia tolosarraren aurka galdu egin baitu.

Astearteko bigarren txandan, Julenek lehenengo mahaian jokatuko du Hector Sánchezen aurka eta Eduk hirugarrenean Mikel Vicente izango du aurrean.

Emaitzak eta sailkapenak Chess-Results-en eta zuzeneko partidak Gros Xake Taldearen webgunean.

4. Arrasateko Santamasetako Txapelketan

Igande goizean Arrasaten izan da Deporreko xake talde bat, bertako Arrasate San Andres Xake Elkarteak antolatutako Santamasetako XXI. Xake Txapelketan. Diego Olmo, Emilio Freire, Julen Garro eta Mikel Larreategik 4. postua lortu du bi fasetan zehar jokatu den txapelketan.

Lehenengo fasean talde guztiek elkarren aurka jokatu dute eta lehenengo 5 sailkatuak bigarren fasera pasatu dira. Bigarren fase horretan 4. postua lortu du Deporreko taldeak. Hona hemen jokalari bakoitzaren emaitzak:

1go fasea: 18.5 puntu

  • Diego Olmo: 4.5 puntu 8 partidatik
  • Emilio Freire: 2.5 puntu 8 partidatik
  • Julen Garro: 6.5 puntu 8 partidatik
  • Mikel Larreategi: 5 puntu 8 partidatik

2. fasea: 6 puntu

  • Diego Olmo: 1.5 puntu 4 partidatik
  • Emilio Freire: puntu 1 4 partidatik
  • Julen Garro: 1.5 puntu 4 partidatik
  • Mikel Larreategi: 2 puntu 4 partidatik

Txapelketaren ostean bazkaria eskaini digute antolatzaileek Arrasateko La Encina Extremadurako kultur elkartean. Eskerrik asko bene-benetan antolatzaileei. Hona hemen sailkapena:

1go fasea

  1. Fomento Cultural: 26 puntu
  2. Arrasate A: 25.5 puntu
  3. Santurtzi: 21 puntu
  4. C.D.Eibar: 18.5 puntu
  5. Castro: 18.5 puntu
  6. Arrasate B: 14.5 puntu
  7. Zornotza: 9 puntu
  8. Arlutz: 8 puntu
  9. Arrasate C: 3 puntu

2. fasea

  1. Castro: 11 puntu
  2. Fomento Cultural: 10 puntu
  3. Arrasate A: 9 puntu
  4. C.D.Eibar: 6 puntu
  5. Santurtzi: 5 puntu
  6. Arlutz: 8 puntu
  7. Arrasate B: 7 puntu
  8. Arrasate C: 5.5 puntu
  9. Zornotza: 3.5 puntu

Jubenilen Gipuzkoako Txapelketa

Bestalde bihar astelehena jokatuko da Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan Jubenilen Gipuzkoako Txapelketa, Deporreko Edu Olabe eta Julen Garroren partehartzearekin. Guztira 19 jokalarik hartuko dute parte txapelketan, iaz Edu Olabek Eibarren lortutako txapela eskuratzeko. Emaitzak Chess-Results-en eta webgune honetan bertan jarrai ditzakezue.

Eguneraketa 2009/12/24: Arrasatetik, txapelketako koadro osoa bidali digute.