Leioako txapelketan 3. postua lortu du Deporreko xake taldeak

Mikel Larreategi, Asier Etxagibel, Edu Olabe eta Diego Olmo

Mikel Larreategi, Asier Etxagibel, Edu Olabe eta Diego Olmo

Asteburua oparoa izan da xake-txapelketei dagokionez Deporreko xakelarientzat. Larunbatean Gros Xake Taldearekin Udaberriko Irekia bukatu zen. Bertan, txapelketa bukatu zuten Diego Olmo, Julen Garro eta Edu Olabe Deporreko hiru xakelariek 4,5 puntu lortu zituzten, gainera Diego Olmok jubenil onenaren saria lortu zuen. Deporreko xakelariokin ibili ohi den Asier Etxagibel arrasatearrak 4. postua lortu zuen sailkapenean. Zorionak Asier!

Larunbatean bertan, Deporreko talde bat Elorrixoko Zaldi Baltza taldeak antolatutako VIII. Balentin Berrio-Otxoa txapelketan hartu zuen parte eta 15 taldetik 11. postua lortu zuen. Hona hemen txapelketako sailkapen nagusia:

  1. Zaldi Baltza A (Elorrio) 43,5 puntu
  2. Santurtzi 41,5 p
  3. Ciudad Naranco (Oviedo) 39,5 p
  4. Larrasoloeta (Durango) 39 p
  5. Zuri-Baltza (Bilbo) 37 p
  6. S A Logroñesa (Errioxa) 35
  7. Abadiño XT 34,5
  8. Portugalete 31
  9. Tolosa XE 22,5
  10. Getxo 21
  11. Eibar 18,5
  12. Zaldi Baltza B 18
  13. Zornotza 16,5
  14. C C Castreño (Castro) 14,5
  15. Elorrioko Xake Eskola 8

Igandean Deporreko xakelariak Tolosa eta Leioako txapelketetan izan ziren. Tolosan Emilio Freire, Julen Garro, Haritz Garro eta Mikel Baenak osatutako taldeak 15etik 12. postua lortu zuen. Hona hemen sailkapena eta emaitzak:

  1. Fomento (Errenteria)               44,5      puntu
  2. Andoain         40,5    
  3. Portugalete         37,0    
  4. Fortuna         35,0    
  5. Abadiño         34,0    
  6. Billabona         33,5    
  7. S.A.L. (Logroño)         31,0    
  8. Tolosa-Ibarra A         26,5    
  9. Beraun Bera         26,0    
  10. Zornotza         24,5    
  11. Tolosa-Ibarra B         23,5    
  12. Eibar         22,0    
  13. Alfil         18,5    
  14. Añorga (Donostia)         12,0    
  15. Tolosa-Ibarra C         11,5    

Leioan, Diego Olmo, Asier Etxagibel, Edu Olabe eta Mikel Larreategik osatutako taldeak 3. postua lortu zuen. Taldekide batzuentzat luzea izan zen larunbat baten ostean, Eduk goizaldean esan omen zuen «Venga chavales, mañana a ganar» eta norbaitek ez zuen sinistu… Irabazi ez baina 3. postua lortu dugu Leioan. Gainera, ondoren finalaurrea eta finala ere jokatu ditugu (nahiz eta sailkapenerako balio izan ez), eta bertan, final nagusira heldu eta binako berdinketa lortu dugu. Larunbat luzeak Deporreko xakelarientzat onak direla dirudi… Hona sailkapeneko lehenengo postuak:

  1. Santurtzi
  2. Erandio A
  3. Eibar
  4. Altzaga A
  5. (guztira 9 talde)

Eibarko Hiria 25. Txapelketa

Larunbata egun handia izango da Deporreko xakelarientzat, klubak antolatutako txapelketa jokatuko baita Untzaga Plazan 16:00tatik aurrera. Momentuz 15 taldek baieztatu dute etorriko dira, dokumentu honetan ikus dezakezu bertaratuko direnen zerrenda.

Larunbatean denok Untzagara !!


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.