Zarautzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu da 11 talderen partehartzearekin Zarautz Hiria 2. partida azkarren txapelketa. Bertaratu den Deporreko taldea Edu Olabe, Asier Etxagibel, Emilio José Freire eta Mikel Larreategik osatu du eta 9. postuan bukatu du txapelketa 14.5 punturekin.
Txapelketako garailea Batalla taldea izan da (Juan Ignacio Alonso, Antxon Serras, Jose Mari Alonso eta Manuel Prieto) 29.5 punturekin.
Hona hemen sailkapena:
- Batalla 29,5
- Zarautz A 28.5
- Fomento Cultural 26
- Urnieta 25.5
- San Viator 22.5
- Abadiño 22.5
- Easo 18.5
- Fortuna 16
- C.D.Eibar 14.5
- Zarautz B 13.5
- Gros 3
Groseko Udaberriko Irekia
Bestalde, larunbatean Groseko Udaberriko Txapelketaren 5 txanda jokatu zen. Bertan Diego Olmok Francisco Javier Rodriguez garaitu zuen, Jon Aranak Jokin Fernandez eta Julen Garrok Neik Mohseni eta Edu Olabek Kai Ming Tung-en aurka galdu zuen. Asier Etxagibel arrasatearrak Juan Karlos Lakunza garaitu zuen.
Hona hemen seigarren txandako partidak:
- 1go mahaia: Diego Olmo – Iñigo Argandoña
- 5. mahaia: Andoni Segovia – Asier Etxagibel
- 10. mahaia: Edu Olabe – Juan Ignacio Saenz Zabala
- 17. mahaia: Julen Garro – Clara Patricia González
Deja una respuesta