Hasi da Espainiako 16 urtez azpikoen txapelketa

img_jul_20_2008_58_18

A Coruñako Padrón herrian uztailaren 20an hasi da Espainiako 16 urtez azpikoen xake txapelketa, eta bertan dira Deporreko bi xakelari: Julen Garro eta Edu Olabe. Eibarren jokatu zen Euskadiko Txapelketan 2. eta 6. postuak lortu ostean, Espainiako Xake Txapelketan arituko dira bi eibartarrok.

Jada jokatu dira lehenengo bi txandak, eta Julenek puntu erdia lortu du gaur jokatutako bi partidetan, eta Eduk bakarra. Goizeko partidan, Julen izan da euskal espedizioa osatzen duten jokalari guztien artean puntuatzea lortu duen bakarra, Daniel Moreno catalunyarrarekin berdindu ostean, eta Edu Olabek arratsaldean lortu du bere lehenengo puntua Gabriel Miguens galiziarrari irabazita.

Txapelketaren datu guztiak Chess-Results webgunean eta Espainiako Xake Federakuntzaren webgunean jarraitu daitezke. Zuzeneko partidak ere ematen dituzte bertan, izan ere, Julen eta Eduren lehenengo txandako partidak zuzenean jarraitu ahal izan dira Internet bidez.

Julen eta Eduren emaitza indibidualak ere jarrai daitezke helbide hauetan:

Zorte on bioi !!


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.