Gros Xake Taldeak irabazi zuen Jose Mari Kruzetaren omenezko txapelketa

Saritu guztiak batera

Saritu guztiak batera

Donostiako Gros Xake Taldeak irabazi zuen larunbat arratsaldean Eibarko
Untzaga plazan jokatu zen Eibarko Hiria 24. partida azkarren txapelketa.
18 talde eta 72 jokalariren parteahartzearekin, 4 ordu baino gehiago
iraun zuen txapelketa jokatu zen Eibarren, arratsaldeko 16:30ak eta
20:30ak bitartean.

Santiago González de la Torre, Iñigo Argandoña, Ivan Muñoz eta Luis
Olaizolak osatutako taldeak 59.5 puntu lortu zituen 17 partida jokatu
ostean. Euren atzetik, Errenteriako Fomento Cultural sailkatu zen 58.5
punturekin eta hirugarren postuan Gasteizko San Viator 49 punturekin.

Eibarko Klub Deportiboko taldeei dagokienez, Diego Olmo, Haritz Garro,
Emilio José Freire eta Edu Olabek osatutako lehenengo taldeak 10.
postuan bukatu zuen txapelketa 32.5 punturekin. Manuel López, Pedro del
Amo, Mikel Baena, Galder Irisarri, Ander Egurrola eta Julen Egurrolak
osatutako bigarren taldeak 7.5 puntu lortu zituen eta azkenengo postuan
sailkatu zen.

Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak hauek izan ziren:

  • 1. mahaia: Santiago González de la Torre (Gros Xake Taldea), 16 puntu
  • 2. mahaia: Jesus Mari Agirretxe (Fomento Cultural), 16 puntu
  • 3. mahaia: Ivan Muñoz (Gros Xake Taldea), 15 puntu
  • 4. mahaia: Jose Ramon Ros (Fomento Cultural), 15.5 puntu

Sari banaketan, Eibarko Klub Deportiboko presidente Mikel Larreategi,
Eibarko Udaleko kirol zinegotzi Ana Rodriguez eta Margari Olañeta (Jose
Mari Kruzetaren alarguna) izan ziren.

Txapelketaren datu guztiak Chess-results webgunean aurkitu ditzakezu

Argazkiak argazki galerien atalean dituzue.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.