KUTXA txapelketa eta Groseko Udaberriko Txapelketa

Asteburuan hasi du Deporreko Kadete mailako xake taldeak, KUTXAk eta Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatutako KUTXA txapelketa Donostiako Zuhaizti Kiroldegian jokatutako partidan.

Gros Xake Taldea

Lehenengo fase honetan 7 taldek hartuko dute parte, finalerako 4 txartelen bila: Gros A, Gros B eta San Patricio Donostiakoak, eta Tolosa, Azkoitia, Arrasate eta Eibarko taldeak.

Lehenengo bi txandak jokatu ostean, eibartarrek 5.5 puntu dituzte. Jokatutako lehenengo partidan, Azkoitiarren aurka binako berdinketa lortu zuten eibartarrek. Edu Olabe eta Julen Garrok, Hector Sanchez eta Gaizka Alberdi garaitu zituzten eta Mikel Baena eta Galder Irisarrik, Haizea Alberdi eta Gipuzkoako alebin mailako txapeldun Carlos Sanchezen aurka galdu zuten. Bigarren txandan, Julen Garro, Mikel Baena eta Galder Irisarrik euren partidak irabazi eta Edu Olabek berea berdindu egin zuen Gros B taldeko jokalarien aurka.

Hona hemen, Julen Garro eta Gaizka Alberdiren arteko partidaren bukaera.

Hona hemen, Edu Olabek Vahe Papyanen aurka jokatutako partidaren azken zatiaren bideoa.

Argazki gehiago Flickren eta bideoak YouTuben

Groseko Udaberriko Txapelketan aldiz, bi dira lehenengo bi puntuak lortu dituzten eibartarrak, Haritz Garro eta Jon Arana. Puntu bakarrarekin daude Diego Olmo, Edu Olabe eta Ander Egurrola eta 0 punturekin Aitor Arroitajauregi eta Galder Irisarri.

Txapelketako argazkiak Flickren dituzu


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.