Eibartarrak Donostiako Gros Xake Taldearen Txapelketan

Deporreko xakelariak Donostian izan dira irailaren 21etik 29ra bertako Gros Xake Taldeak antolatu duen XVII. Txapelketa Irekian parte hartzen. Haritz Garro, Diego Olmo, Edu Olabe eta Aitor Arroitajauregi izan dira parte hartu duten xakelariak.

Eibartarrik onena Diego Olmo izan da, txapelketa 15. postuan bukatu baitu 5.5 punturekin. Bere atzetik, 24. postuan Edu Olabe sailkatu da 5 punturekin, 32. Haritz Garro 4.5 punturekin eta 51. Aitor Arroitajauregi 3.5 punturekin.

Txapelketaren datu guztiak Interneten kontsultatu daitezke.

Irailaren 30ean, Gros Xake Taldeak antolatutako partida azkarren beste txapelketa baten, Edu Olabe eta Aitor Arroitajauregik hartu dute parte, bertan Edu Olabek eloa 1800 puntutik beherakoa dutenen lehenengo sailkatua geratu da 4 puntu lortuta.

Eibartar xakelarion hurrengo helburua Gipuzkoako Bakarkako Txapelketak izango dira, Azkoitia, Billabona eta Errenterian jokatuko dira datorren urriaren 20tik aurrera.

Bide batez, zorterik onena opa diogu Gros Xake Taldeari datorren astetik aurrera Turkiako Antalya hirian jokatzekoa den Europako Kluben Txapelketan


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.