Archivo por días: 01/07/2007

Gros Xake Taldeak irabazi zuen Kruzetaren Omenezko Txapelketa

Gros Xake Taldea

Gros Xake Taldea

Donostiako Gros Xake Taldeak irabazi zuen, 62 puntu lortuta, larunbatean
Eibarko Untzaga Plazan jokatu zen Jose Mari Kruzetaren omenezko XXIII
Eibarko Hiria xake partida azkarren txapelketa.

Euskal Herri guztiko 18 talde eta 75 jokalari bildu zituen txapelketa
arratsaldeko 16:30tatik 20:30tara jokatu zen, Gros Xake Taldeak ez zuen
zailtasun larregirik izan txapelketa eramateko, 6 puntu bakarrik utzi
baitzituen irabazi gabe.

Donostiarren atzetik iazko txapeldunak, Errenteriako Fomento-Beraun
taldeko jokalariak gelditu ziren 57 punturekin, eta hirugarren postuan
Abadiñoko jokalariak. Eibarko Klub Deportiboak hiru talde aurkeztu
zituen txapelketan, eta 7. (38 punturekin), 15. (20.5 punturekin) eta
17. (11 punturekin) postuetan sailkatu ziren. Haritz Garro, José Ricardo
Gomez, Emilio Freire, Jon Arana, Manuel López, Edu Olabe, Mikel Baena,
Julen Garro, Bruno Belar, Jon Zarraua, Ander Egurrola, Xabier Ruiz,
Manuel Paredes eta Jokin Larrañaga izan ziren eibartarren koloreekin
jokatu zuten jokalariak.

Mahai bakoitzean jokatu zuen jokalari onenari emandako sariak hauexek
izan ziren:

  • 1go mahaiko jokalari onena: Txus Agirretxe (Fomento) 16 puntu
  • 2. mahaiko jokalari onena: Elvis Hernandez (Gros) 14.5 puntu
  • 3. mahaiko jokalari onena: Ivan Muñoz (Gros) 16 puntu
  • 4. mahaiko jokalari onena: Luis Olaizola (Gros) 16 puntu

Sari banaketan Ana Rodriguez, Eibarko Udalaren Kirol gaietako
zinegotzia, Margari Olañeta Jose Mari Kruzetaren alarguna eta Mikel
Larreategi Eibarko Klub Deportiboaren presidentea egon ziren.

Eibarko Klub Deportiboaren Xake Joko Batzordeak, eskerrak eman nahi
dizkie azken urte honetan bere lana aurrera eramateko laguntza eskaini
dioten pertsona eta elkarte, bereziki Arrate Kultur Elkarteari
(Gipuzkoako Txapelketa Nagusia antolatzeko eskainitako laguntzagatik)
eta Eibarko Udalari. Baita Eibarko komunikabideei ere, gure lana
ezagutarazteko emandako laguntzagatik.

Argazki guztiak

Bideoak ikusi

Txapelketaren datu guztiak

Gros Xake Taldea se llevó el Memorial Kruzeta

Santi Gonzalez recoge el trofeo al Campeón

Santi Gonzalez recoge el trofeo al Campeón

Los donostiarras de Gros Xake Taldea vencieron en el XXIII Torneo Ciudad
de Eibar disputado el pasado sábado 30 de junio en la Plaza Untzaga de
Eibar al obtener 62 puntos de los 68 posibles.

El torneo, en el que participaron 18 equipos y 75 jugadores de toda
Euskal Herria, se disputó entre las 16:30 y 20:30 horas, en las que se
pudo disfrutar de buenas y emocionantes partidas de ajedrez rápido a 5
minutos.

El podium lo completaron los campeones de la edición anterior,
Fomento-Beraun de Errenteria con 57 puntos, y los jugadores de Abadiño
con 52. El Club Deportivo Eibar, presento 3 equipos que quedaron 7º (38
puntos), 15º (18 puntos) y 17º (11 puntos). Los jugadores que
defendieron las piezas de los eibarreses fueron Haritz Garro, José
Ricardo Gomez, Emilio Freire, Jon Arana, Manuel López, Edu Olabe, Mikel
Baena, Julen Garro, Bruno Belar, Jon Zarraua, Ander Egurrola, Xabier
Ruiz, Manuel Paredes y Jokin Larrañaga.

Los jugadores premiados como mejores jugadores de cada tablero fueron
los siguientes:

  • 1º tablero: Txus Agirretxe (Fomento) 16 puntos
  • 2º tablero: Elvis Hernandez (Gros) 14.5 puntos
  • 3º tablero: Ivan Muñoz (Gros) 16 puntos
  • 4º tablero: Luis Olaizola (Gros) 16 puntos

En la entrega de premios estuvieron presentes Ana Rodriguez, concejal de
deportes del Ayuntamiento de Eibar, Margari Olañeta, viuda de Jose Mari
Kruzeta y Mikel Larreategi, presidente del Club Deportivo Eibar.

La Comisión de Ajedrez del Club Deportivo Eibar, quiere agradecer su
colaboración y ayuda a todas las personas y entidades que han colaborado
este último año con la misma y en especial a Arrate Kultur Elkartea (por
la ayuda para organizar el Campeonato Absoluto de Gipuzkoa) y al
Ayuntamiento de Eibar. Tampoco nos queremos olvidar de los diferentes
medios de comunicación de Eibar que han ayudado a dar a conocer nuestro
deporte.

Ver todas las fotos

Ver vídeos

Todos los datos del torneo