Garro eta Arana 4. eta 6. Groseko Txapelketan

Maiatzaren 5a eta ekainaren 16a artean, Donostiako Gros Xake Taldeak antolatutako III. Udaberriko Txapelketan hartu dute parte Eibarko Klub Deportiboko xakelariek, eta emaitza onak lortu dituzte gainera.

Haritz Garro izan da eibartarrik onena, partida bakar bat galdu, beste bat berdindu eta gainontzeko 5ak irabazita, txapelketako 4. postua lortu baitu 5.5 punturekin. Jon Arana ere ez da atzean geratu eta bi partida galdu eta gainontzekoak irabazita, 6. postuan sailkatu da 5 punturekin. Deporreko beste xakelarien artean, Diego Olmok 4 puntu lortu ditu, Aitor Arroitajauregik 3 eta Mikel Baenak 1.5

Bestalde, ekainaren 16 eta 17an, Zarauzko Kirol Elkarteak eta Euskadiko Xake Federakuntzak antolatuta, Euskadiko Nagusien Txapelketa jokatu da Zarautzen, eta Manuel Lopez Deporreko xakelariak hartu du parte bertan. 20 jokalariren artean, 10. postua lortu du Manuelk 3 punturekin.

  1. minutuko partida azkarren txapelketan ere buru-belarri dabiltza Eibarko xakelariak, eta azkenaldian Abadiño, Beasain, Deba, Elgoibar, Tolosa eta Leioako txapelketetan hartu dute parte. Hurrengo txapelketa San Juan egunean jokatuko dute Azkoitian.

Azkenik, San Juan jaien egitarauaren barruan, ekainaren 30ean, XXIII. Eibarko Hiria Jose Mari Kruzetaren omenezko txapelketa antolatuko du Deporren Xake Joko Batzordean Untzaga Plazan eta 18 bat talderen partehartzea espero da bertan.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.