Archivo por días: 28/04/2007

Julen Garro eta Aitor Arroitajauregi 3. eta 4. Gipuzkoako Infantilen Txapelketan

Julen Garro, Aitor Arroitajauregi eta Mikel Baenak Gipuzkoako Infantilen Eskolarteko Txapelketan hartu dute parte apirilaren 28an Donostian.

Julen 3. postuan sailkatu da, txapeldun eta azpitxapeldun izan diren Hector Sanchez eta Iñaki Elduayenekin 5 puntura berdinduta. Laugarren postuan Aitor Arroitajauregi sailkatu da 4.5 punturekin. Lau jokalari hauek ekainean Getxon jokatuko den Euskadiko Eskolarteko Txapelketarako txartela lortu dute.

Eibartarren hirugarren ordezkaria, Mikel Baena, 12. postuan sailkatu da 3 punturekin.

Zorionak hiruroi !!!