Diego Olmo eibartarra Euskadiko Azpitxapeldun, Txapeldunarekin berdinduta.

Txapeldunak garaikurrekin

Txapeldunak garaikurrekin

Apirilaren 14an bukatu ziren Euskadiko Kadete eta Jubenilen Txapelketak Eibarko Unibertsitate Laboralean.

Kadete mailan, azken partida bukatu arte dena airean egon zen, ordura arteko liderrak ziren Mikel Sanz bilbotarra eta Diego Olmo eibartarrak euren partidak irabazi egin baitzituzten eta ondorioz 5.5nako berdinketa baitzegoen sailkapenean. Azkenean, eta desberdinketa sistemaren kalkuluaren ondoren eta puntu bakarraren aldeaz, Mikel Sanz bilbotarra gelditu zen aurretik eta ondorioz bera da Euskadiko Txapeldun berria, azpitxapeldun Diego Olmo eibartarra gelditu delarik. Biek ere txapelketa bikaina jokatu dute, jokatutako partida guztiak irabazi eta euren artekoa berdindu ostean. Seguraski bi jokalariek uztailaren 21etik 27ra Linaresen jokatuko den Espainiako 16 urtez azpikoen txapelketan hartuko dute parte. Era berean, eta beste 8 jokalarirekin batera, Espainiako 16 urtez azpikoen selekzioen txapelketan hartuko dute parte ekainaren 25etik 30ra Jaen-en Euskal Selekzioa ordezkatuz.

Eibartarren gainontzeko emaitzei begiratuz, Julen Garroren lana da azpimarratzekoa. 5. postuan sailkatu da Julen 4 punturekin, partida guztiak irabazi eta lehenengo bien aurka galdu ostean. Eduardo Olabek 3 puntu lortu ditu, Aitor Arroitajauregik 2.5 eta Mikel Baenak 1.

Jubenilen Txapelketan, Alvaro Diazek Erik Juezen aurkako partida berdindu, eta 5 punturekin Euskadiko Txapeldun geratu zen. Bere atzetik Sergio Trigo gelditu zen 4.5 punturekin. Haritz Garro eibartarrak ez zuen bere txapelketa onena jokatu eta 14. postua lortu zuen 2 punturekin.

Larunbat goizean, Euskadiko Emakumezkoen Txapelketaren finala ere jokatu zen eibarren Paula Camara eta Nuria Corralen artean, eta azkenean partida lehenengoak irabazi zuen. Paula Camara da beraz, bigarren urtez jarraian, Euskadiko Emakumezkoen Txapelduna.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.