Berdinketa kadeteen txapelketan eta Alvaro Diez lider jubeniletan partida baten faltan

Eibarren jokatzen ari den Euskadiko Kadeteen txapelketari ezin zaio emozio gehiago eskatu. Hasieratik txapelketaren lider izan diren Diego Olmo eibartarrak eta Mikel Sanz bilbotarrak euren partidak irabazi eta txapelketaren buruan diraute 4.5 punturekin txanda bakarraren faltan,. Diegok Bingen Urbieta zarauztarri partida osoan hobeto jokatuta irabazi dio partida. Mikel Sanz eta Bruno Villanuevak aldiz, partida orekatuagoa jokatu dute, baina azkenean denbora urritasuna eta nerbioak tarteko, Mikel izan da garaile. Azken txandan Diego Olmok Sergio Fernandez gasteiztarra izango du aurrean eta Mikel Sanz-ek Julen Garro eibartarra, sailkapenean 4 punturekin 3. postuan dagoena, gaur Oscar Diezi partida irabazi ostean.

Jubenilen Txapelketan, Alvaro Diazek berriz ere irabazi egin du, oraingoan Asier Lakunzaren aurka, eta berdina egin du Sergio Trigok Alberto Garciarekin. Alvarok eskuetan du Euskadiko Txapelketa, puntu erdiko abantaila baitauka Sergio Trigorekiko. Azkenengo txandan Alvaro Diazek Erik Juez izango du aurrean eta Sergio Trigok Ander Zulaika. Juez eta Zulaika zarauztarrak izango dira azken txanda honetako gakoak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.