Archivo por días: 13/04/2007

Eibartarrak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan

Gipuzkoako Xake Federakuntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta ikastetxeekin batera antolatutako Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketen finalak jokatuko dira datorren apirilaren 28 eta 29an Donostiako Manteo Kiroldegian.

Bakarkako Txapelketak apirilaren 28an jokatuko dira, eta bertan hartuko dute parte Julen Garro, Aitor Arroitajauregi eta Mikel Baenak, hirurak ere Mogel Isasi BHI ikastetxeko ikasleak eta Arrasaten jokatu zen zonaldeko txapelketatik sailkatuak.

Apirilaren 29an, aldiz, taldekako txapelketa jokatuko da, eta bertara ere Mogel Isasi ikastetxeko taldea sailkatuta dago. Ea iazko txapeldunek txapeldunaren zortea izaten duten eta aurten ere txapela Eibarrera ekartzen duten.

Berdinketa kadeteen txapelketan eta Alvaro Diez lider jubeniletan partida baten faltan

Eibarren jokatzen ari den Euskadiko Kadeteen txapelketari ezin zaio emozio gehiago eskatu. Hasieratik txapelketaren lider izan diren Diego Olmo eibartarrak eta Mikel Sanz bilbotarrak euren partidak irabazi eta txapelketaren buruan diraute 4.5 punturekin txanda bakarraren faltan,. Diegok Bingen Urbieta zarauztarri partida osoan hobeto jokatuta irabazi dio partida. Mikel Sanz eta Bruno Villanuevak aldiz, partida orekatuagoa jokatu dute, baina azkenean denbora urritasuna eta nerbioak tarteko, Mikel izan da garaile. Azken txandan Diego Olmok Sergio Fernandez gasteiztarra izango du aurrean eta Mikel Sanz-ek Julen Garro eibartarra, sailkapenean 4 punturekin 3. postuan dagoena, gaur Oscar Diezi partida irabazi ostean.

Jubenilen Txapelketan, Alvaro Diazek berriz ere irabazi egin du, oraingoan Asier Lakunzaren aurka, eta berdina egin du Sergio Trigok Alberto Garciarekin. Alvarok eskuetan du Euskadiko Txapelketa, puntu erdiko abantaila baitauka Sergio Trigorekiko. Azkenengo txandan Alvaro Diazek Erik Juez izango du aurrean eta Sergio Trigok Ander Zulaika. Juez eta Zulaika zarauztarrak izango dira azken txanda honetako gakoak.