Archivo por días: 11/04/2007

Hasi dira Euskadiko Kadete eta Jubenilen Xake Txapelketak

Apirilaren 11an, astelehena, hasi ziren Eibarko Unibertsitate Laboralean, Euskadiko Kadete eta Jubenil mailetako xake txapelketak, Euskal Xake Federakuntzak eta Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.

Lau herrialdeetako 39 jokalarik (24k kadete edo 16 urtez azpikoen mailan, eta 15ek jubenil edo 18 urtez azpikoen mailan) hartzen dute parte larunbatean bukatu den txapelketan.

Lehenengo hiru txandak jokatu ostean, faborito nagusiak daude sailkapenaren lehenengo postuetan. Kadete mailan, Diego Olmo eibartarra eta Mikel Sanz bilbotarra dira lider 3 punturekin, eta euren atzetik 2.5 punturekin iazko txapeldun Bruno Villanueva eta Sergio Fernandez arabarra daude.

Jubenil mailan, Alvaro Diaz eta Sergio Trigo bizkaitarrek eta Ander Zulaika eta Asier Lakunza gipuzkoarrek osatutako laukotea dago lidergoan 2.5 punturekin.

Informazio guztia Euskal Xake Federakuntzaren webgunean