Archivo por días: 24/03/2007

Bukatu da Gipuzkoako Liga

Azkenean ez Lehenengo Mailan eta ez Hirugarren mailan ez dugu mailaz igotzea lortu.

Lehenengo mailako taldeak 3-1eko garaipena lortu du Zarautzen kontra eta Easok ere 3-1 irabazi du Gros Dren aurkako partida eta sailkapena berdinduta bukatu dugu Easo eta guk.

Azkenean eta Sonen desberdintze sistemako puntu erdigatik bigarren postuan sailkatu gara. Zorionak taldeko xakelariei eta baita Easori ere igoeragatik !!!

Hirugarren mailan, nahiz eta 3.5-0.5ko garaipena lortu Gros Hren aurka, beste emaitzak ez dira gure aldekoak izan eta hirugarren postuan gelditu gara, bigarrenarengandik puntu t’erdira.

Korrika Kulturala Ermuan

Txapelketan pare hartu zuten jokalarien argazkia

Txapelketan pare hartu zuten jokalarien argazkia

Korrika ospatzen den urte guztietan bezala, Ermutarrak Xake Taldeak antolatuta xake txapelketa jokatu zen Ermuko plazan joan den martxoaren 17an.

Klubaren aldetik, Emilio Freire, Manuel López, Diego Olmo eta Edu Olabek hartu zuten parte eta ermutarren aldetik Asier Ibaibarriaga, Ignacio Fernández, Ion Gómez, César, Antonio Cantador, David Perez, Ramón Carrasco eta Erik Urutxurtu, Nahia Ruiz, Paul Bustindui eta Ander Centeno gazteek.

Goiz guztian zehar jokatu ziren partiden ostean, ermutarrak nagusitu ziren 21.5-18.5ko emaitzarekin.

Argazki gehiago