Zaletasunak eta konzentrazioak txapeldun bihurtu ditu

Elkarrizketaren orrialdea. Egin klik handiago ikusteko

Elkarrizketaren orrialdea. Egin klik handiago ikusteko

(Elkarrizketa hau Juan Antonio Mogel Ikastolak argitaratzen duen aldizkarian agertu da. Elkarrizketa originala ikusi nahi baduzu, egin klik irudiaren gainean).

Gure ikastetxeak badu laukote bat kirol-joko batekiko zaletasun nabarmena azaltzen duena, eta, hainbat konzentrazio, teknika entrenamendu eta ahaleginen ostean txapela janztera eraman dituena. Beraz, uste dugu, merezi duela honen berri emateko elkarrizketa sortzea eta kirol/joko horri buruz hitz egitea, Xakeari buruz hain zuzen ere.

Hasteko hona hemen ikasleen izenak: Edu Olabe, Mikel Baena (3. mailakoak), Aitor Arroitajauregi eta Julen Garro (2. mailakoak), laurak Klub Deportiboko Xake Taldean parte hartzen dutenak. Ekintzen antolamenduaren inguruan galdetuta, ostegunero joaten dirá Deportibora eta arratsaldeko óetatik Setara hantxe igarotzen dute Xakeko klaseak jasotzen Mikel Larreategiren eskutik (berau Klub Deportiboko Presidentea delarik).

Bertan jokalari profesionalen partidak ikusi eta aztertzen dituzte. Honetaz aparte, ostiraletan, eta óetatik aurrera ere, agertzen dirá Klubeko jokalariekin jokatzera.

Ea larunbata eta igandero txapelketak antolatzen dirá Gipuzkoa mailan, batzutan Eibarren izaten dirá eta kanpoan direnean beraien kontura joaten dirá, gehienetan gurasoek lagunduta. Kanpoko txapeiketak orohar Donostian antolatzen dirá. Hauetan maila eta adin guztietako jendeak parte hartzen du. Zozketaren bidez binakatzen dira jokalariak.

Bakarkako txapelketak ere antolatzen dirá adinaren arabera, Infantilak udaberrian jokatuko dirá, Kadeteak ospatu dirá jadanik eta Jubenilak Gabonetarako gelditu dira.

Gure ikastetxeko Eduardo Olabek 2. postua atera du Gipuzkoako Kadete mailan. Bestalde, Haritz Garro, ikasle ohia, bigarren mailako irabazlea izan da Indibidualetan eta bere anaia, Julen Garro, 3. postua atera du txapelketa honetan.

Orain ospatu dira 2. eta 3. mailakoak; 3.nekoak Azkoitian, Tolosan eta Donostian, eta 2. mailakoak, Donostian eta Eiba- rren. Aipatuko dugu ere, Gipuz-koako txapeiketa edo «absolu-toa» aurten jokatu déla Eibarren, bertara maila hobere- na duten partaideak etorri dire-larik.

Nola eta noiz hasi zíneten Xakejokoan?

Edu: Neri joko hau gustatzen zitzaidan eta ikastolan, (Iturburun eta Alfan), Xakeko klaseak ematen zirenez, afízioa har tzen hasi nintzen.

Julen: Nere aitak erakutsi zidan eta gustatu zitzaidan.

Aitor: Nik etxean jolasten nuen aitxakin, ondoren Deportiboan apuntatu nintzen.

Mikel: Nik ere aitxakin jolasten nuen eta txapeiketa bat ikusi ondoren Xakean apuntatzea erabaki nuen.

Joko hau aurrera eramateak mugatzen al dizute ikasketa aldetik?
Denok: Ez digu mugatzen baina hobeto antolatu beharra bai daukagula, batez ere, denbora eta etxeko lanak orekatzeko.
(Aitorrek dio, berarentzat konzentrazio aldetik lagunza suposatu duela Xakeak.)

Gaur egunyo teknologi aurrerapenak (ordenadoreak, Internet…) eskaintzen al dízute perspectiva berriak?
Denok: Bai, programak daude ordenagailuetan eta Interneten bidez jokatzen dugu.

Zein izan da parte hartu duzuen lehiaketa garrantzítsuena?
Denok: «Euskadiko Taldeko Txapeiketa» irabazi genuena, Gipuzkoakoa irabazi ondoren. Baita, «Donostíako Nazioarteko Irekian » parte hartu dugu banaka ere.

Ba al duzue anekdota edo kontakizun berezíren bat joko honen inguruan sertatua?
Edu: laz, Mogel – Isasin, Frantziara antolatutako txango batean, autobusean «itsuenera» (begiak itxirik), jokatu genuen Haritzek eta nik, nik
begiak estalita nituelarik.

Baduzue gure ikastetxearí egiteko proposamenen bat?
Denok: Gustatuko litzaiguke noizean behinka Xakeko maixuren bat etorriko balitz, edo txapeiketaren bat antolatu ikastetxe mailan

Joan al zarete ¡noiz kanpoko Xakeko topaketa batetara?
Denok: Uda honetan Lizarrara joan ginen 5 egunetarako, udaleku batera hain zuzen, bertan Xakeko klaseak, torneoak eta, aisialdian, kirola egiten genuen. Hauetako txapeiketa batean, Haritz Garro, eibartarrak, bigarren postua lortu zuren. Edu Olabek, infantiletan, lehen postua eskuratu zuen.

Zerbait gehiaso esateko?
Denok: Norbait Xakera jolasteko interesatua balego, Klub Deportibotik pasa dadila ostiral arratsaldean. ANIMATU ZAITEZTE!!

Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.