Archivo por días: 25/02/2007

Hirugarren mailako taldeak igoera fasea jokatuko du

Asteburu bikaina izan dute berriz ere Klub Deportiboko xake jokalariek, bi taldeek irabazi egin baitituzte Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 7. txandako partidak.

Lehenengo mailako taldea 1-3ko emaitzarekin etorri zen Donostiako Gros D taldeari egindako bisitatik. Gainera partidarik galdu gabe etorri ziren eibartarrak. Diego Olmo eta Jon Aranak, Juan Pablo Cejudo eta Iñaki Aldako mendean hartu zituzten eta Haritz Garro eta Manuel Lopezek, Iñaki Muñoz eta Ernesto Morenoren aurka berdinketa lortu zuten. 17 puntu dituzte eibartarrek eta 3. dira sailkapenean. Euren aurretik Easo (22 puntu) eta Zarautz B (18.5) puntu daude 4 txandaren faltan.

Hirugarren mailako taldeak berriz ere emaitza oso ona lortu zuen lehen faseko azken ihardunaldian. Sailkapeneko hirugarren taldea hartu zuen etxean, Tolosa-Ibarra B, eta 3.5-0.5ko emaitza lortu zuen. Julen Garro, Edu Olabe eta Aitor Arroitajauregik, Joxe Mujika, Oihana Etxenike eta Ion Salbarredi garaitu zituzten eta Mikel Larreategik Iñaki Etxeberriaren aurkako partida berdindu zuen. Emaitza hauekin, lehenengo fasean lidergoan bukatu dute eibartarrek 18.5 punturekin, bigarren postuan Bergarako Atletiko Zaleak sailkatu da 16rekin eta hirugarren Tolosa-Ibarra B 13rekin.

Orain igoera fasea jokatu beharko dute 3. mailako jokalariek, beste taldetik sailkatu diren taldeen aurka. Talde bateratu hori, gainera bigarren postuan daudela hasiko dute 8 punturekin.

Datorren astean, lehenengo mailako taldeak Mutrikuko Txaturanga taldea hartuko du Deporren 16:00tatik aurrera eta hirugarren mailakoak igoera faseko lehenengo partida jokatuko du Donostian Fortuna D taldearen aurka.