Archivo por días: 04/02/2007

Emaitza onak 5. ihardunaldian

Asteburuan jokatu den Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 5. ihardunaldian emaitza onak lortu dituzte Deporreko xake taldeek.

Lehenengo mailako taldeak zuen partidarik zailena, maila horretako liderrarekin jokatzen baitzuen lehenengo mahaietako jokalarien bajekin. Hala ere sasoi bikainean daudela frogatu zuten klubeko jokalariek. Haritz Garro, Diego Olmo, Manuel Lopez eta Edu Olabek jokatu zuten lehenengo taldearekin, klubeko jokalari gazteenak eta nagusienak. Haritzek ezin izan zuen Luis Olaizola donostiarrarekin. Gipuzkoako txapeldun izandakoa oraindik ere sasoian dago eta nagusitu egin zen defentsa frantses bat jokatu ostean. Bigarren mahaian, Diego Olmok orain urte batzuk eibarren jokatzen zuen Fco. Javier Rodriguez garaitu zuen peoien final batean. Manuel Lopezek ezin izan zuen Diego Belloren aurkako partida irabazi honek pieza bat irabazi ostean. Laugarren mahaian Edu Olabek jokatu zuen Tomas Lazkanoren aurka eta Lehenengo Mailan jokatutako lehenengo partida garaipenarekin ospatu zuen.
Binako berdinketa beraz Easo Bren aurka, liga irabazteko faborito nagusiaren aurka. Emaitza honek sailkapeneko 5. postuan uzten ditu eibartarrak 9 punturekin, Easo liderrarengandik 3 puntura.

Hirugarren mailako taldeak sailkapeneko azkenarekin jokatu zuen Zarautzen, eta beste astebetez 4-0eko garaipena lortu zuen. Oraingoan Deporreko jokalariak Mikel Larreategi, Julen Garro, Aitor Arroitajauregi eta Mikel Baena izan ziren.

Datorren larunbatean Lehenengo Mailako taldeak Anaitasuna-Kakuteren aurka jokatuko du Azkoitian eta Hirugarren Mailako taldeak Billabona B hartuko du Deporren 16:00tatik aurrera.