Archivo por meses: febrero 2007

Zaletasunak eta konzentrazioak txapeldun bihurtu ditu

Elkarrizketaren orrialdea. Egin klik handiago ikusteko

Elkarrizketaren orrialdea. Egin klik handiago ikusteko

(Elkarrizketa hau Juan Antonio Mogel Ikastolak argitaratzen duen aldizkarian agertu da. Elkarrizketa originala ikusi nahi baduzu, egin klik irudiaren gainean).

Gure ikastetxeak badu laukote bat kirol-joko batekiko zaletasun nabarmena azaltzen duena, eta, hainbat konzentrazio, teknika entrenamendu eta ahaleginen ostean txapela janztera eraman dituena. Beraz, uste dugu, merezi duela honen berri emateko elkarrizketa sortzea eta kirol/joko horri buruz hitz egitea, Xakeari buruz hain zuzen ere.

Hasteko hona hemen ikasleen izenak: Edu Olabe, Mikel Baena (3. mailakoak), Aitor Arroitajauregi eta Julen Garro (2. mailakoak), laurak Klub Deportiboko Xake Taldean parte hartzen dutenak. Ekintzen antolamenduaren inguruan galdetuta, ostegunero joaten dirá Deportibora eta arratsaldeko óetatik Setara hantxe igarotzen dute Xakeko klaseak jasotzen Mikel Larreategiren eskutik (berau Klub Deportiboko Presidentea delarik).

Bertan jokalari profesionalen partidak ikusi eta aztertzen dituzte. Honetaz aparte, ostiraletan, eta óetatik aurrera ere, agertzen dirá Klubeko jokalariekin jokatzera.

Ea larunbata eta igandero txapelketak antolatzen dirá Gipuzkoa mailan, batzutan Eibarren izaten dirá eta kanpoan direnean beraien kontura joaten dirá, gehienetan gurasoek lagunduta. Kanpoko txapeiketak orohar Donostian antolatzen dirá. Hauetan maila eta adin guztietako jendeak parte hartzen du. Zozketaren bidez binakatzen dira jokalariak.

Bakarkako txapelketak ere antolatzen dirá adinaren arabera, Infantilak udaberrian jokatuko dirá, Kadeteak ospatu dirá jadanik eta Jubenilak Gabonetarako gelditu dira.

Gure ikastetxeko Eduardo Olabek 2. postua atera du Gipuzkoako Kadete mailan. Bestalde, Haritz Garro, ikasle ohia, bigarren mailako irabazlea izan da Indibidualetan eta bere anaia, Julen Garro, 3. postua atera du txapelketa honetan.

Orain ospatu dira 2. eta 3. mailakoak; 3.nekoak Azkoitian, Tolosan eta Donostian, eta 2. mailakoak, Donostian eta Eiba- rren. Aipatuko dugu ere, Gipuz-koako txapeiketa edo “absolu-toa” aurten jokatu déla Eibarren, bertara maila hobere- na duten partaideak etorri dire-larik.

Nola eta noiz hasi zíneten Xakejokoan?

Edu: Neri joko hau gustatzen zitzaidan eta ikastolan, (Iturburun eta Alfan), Xakeko klaseak ematen zirenez, afízioa har tzen hasi nintzen.

Julen: Nere aitak erakutsi zidan eta gustatu zitzaidan.

Aitor: Nik etxean jolasten nuen aitxakin, ondoren Deportiboan apuntatu nintzen.

Mikel: Nik ere aitxakin jolasten nuen eta txapeiketa bat ikusi ondoren Xakean apuntatzea erabaki nuen.

Joko hau aurrera eramateak mugatzen al dizute ikasketa aldetik?
Denok: Ez digu mugatzen baina hobeto antolatu beharra bai daukagula, batez ere, denbora eta etxeko lanak orekatzeko.
(Aitorrek dio, berarentzat konzentrazio aldetik lagunza suposatu duela Xakeak.)

Gaur egunyo teknologi aurrerapenak (ordenadoreak, Internet…) eskaintzen al dízute perspectiva berriak?
Denok: Bai, programak daude ordenagailuetan eta Interneten bidez jokatzen dugu.

Zein izan da parte hartu duzuen lehiaketa garrantzítsuena?
Denok: “Euskadiko Taldeko Txapeiketa” irabazi genuena, Gipuzkoakoa irabazi ondoren. Baita, “Donostíako Nazioarteko Irekian ” parte hartu dugu banaka ere.

Ba al duzue anekdota edo kontakizun berezíren bat joko honen inguruan sertatua?
Edu: laz, Mogel – Isasin, Frantziara antolatutako txango batean, autobusean “itsuenera” (begiak itxirik), jokatu genuen Haritzek eta nik, nik
begiak estalita nituelarik.

Baduzue gure ikastetxearí egiteko proposamenen bat?
Denok: Gustatuko litzaiguke noizean behinka Xakeko maixuren bat etorriko balitz, edo txapeiketaren bat antolatu ikastetxe mailan

Joan al zarete ¡noiz kanpoko Xakeko topaketa batetara?
Denok: Uda honetan Lizarrara joan ginen 5 egunetarako, udaleku batera hain zuzen, bertan Xakeko klaseak, torneoak eta, aisialdian, kirola egiten genuen. Hauetako txapeiketa batean, Haritz Garro, eibartarrak, bigarren postua lortu zuren. Edu Olabek, infantiletan, lehen postua eskuratu zuen.

Zerbait gehiaso esateko?
Denok: Norbait Xakera jolasteko interesatua balego, Klub Deportibotik pasa dadila ostiral arratsaldean. ANIMATU ZAITEZTE!!

Hirugarren mailako taldeak igoera fasea jokatuko du

Asteburu bikaina izan dute berriz ere Klub Deportiboko xake jokalariek, bi taldeek irabazi egin baitituzte Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 7. txandako partidak.

Lehenengo mailako taldea 1-3ko emaitzarekin etorri zen Donostiako Gros D taldeari egindako bisitatik. Gainera partidarik galdu gabe etorri ziren eibartarrak. Diego Olmo eta Jon Aranak, Juan Pablo Cejudo eta Iñaki Aldako mendean hartu zituzten eta Haritz Garro eta Manuel Lopezek, Iñaki Muñoz eta Ernesto Morenoren aurka berdinketa lortu zuten. 17 puntu dituzte eibartarrek eta 3. dira sailkapenean. Euren aurretik Easo (22 puntu) eta Zarautz B (18.5) puntu daude 4 txandaren faltan.

Hirugarren mailako taldeak berriz ere emaitza oso ona lortu zuen lehen faseko azken ihardunaldian. Sailkapeneko hirugarren taldea hartu zuen etxean, Tolosa-Ibarra B, eta 3.5-0.5ko emaitza lortu zuen. Julen Garro, Edu Olabe eta Aitor Arroitajauregik, Joxe Mujika, Oihana Etxenike eta Ion Salbarredi garaitu zituzten eta Mikel Larreategik Iñaki Etxeberriaren aurkako partida berdindu zuen. Emaitza hauekin, lehenengo fasean lidergoan bukatu dute eibartarrek 18.5 punturekin, bigarren postuan Bergarako Atletiko Zaleak sailkatu da 16rekin eta hirugarren Tolosa-Ibarra B 13rekin.

Orain igoera fasea jokatu beharko dute 3. mailako jokalariek, beste taldetik sailkatu diren taldeen aurka. Talde bateratu hori, gainera bigarren postuan daudela hasiko dute 8 punturekin.

Datorren astean, lehenengo mailako taldeak Mutrikuko Txaturanga taldea hartuko du Deporren 16:00tatik aurrera eta hirugarren mailakoak igoera faseko lehenengo partida jokatuko du Donostian Fortuna D taldearen aurka.

C.D. Eibar A 2-2 Billabona A. Crónica de Haritz Garro

Por petición expresa de los miles de seguidores incondicionales de nuestro club voy a reescribir esta crónica en la lengua de Cervantes.

Esta jornada se nos presentaba propicia para subir puestos en nuestra lucha por el ascenso, habida cuenta de que nuestros rivales tenían compromisos peliagudos, pero por diversas circunstancias nos tuvimos que conformar con el empate, que para nada fue injusto ya que nuestros rivales mostraron un nivel mayor de lo que dice la clasificación. De hecho, dio la impresión de ser un equipo sólido y fuerte, y no creo que vayan a pasar excesivos apuros a la hora de mantener la categoría.

Jose Luis Amado 0.5 – 0.5 Unai Iraola

En una Defensa Ortodoxa (si mal no recuerdo) Amado consiguió la iniciativa y un poderoso alfil de casillas blancas. Después de la simplificación de los peones centrales el blanco sacrificó su alfil en f7 y consiguió ganar un peón. El negro, en cambio, a pesar de sus apuros de tiempo consiguió restablecer la igualdad material y la partida desembocó en un final de torre más tres peones para cada bando que tenía toda la pinta de ser tablífero. Sin embargo, el blanco no se conformaba con la igualada e intentó forzar. Después de alguna que otra polémica (bien resuelta por Edu Olabe, que se encontraba presenciando la tensa partida), ambos acordaron repartirse el punto. El cabreo de Amado por no haber ganado la partida era monumental, ya que consideraba que había tenido la partida constantemente bajo control. Fiel reflejo de este cabreo es la frase que le soltó a su rival: ” Te ha salvado la Virgen”, demostrando que no tiene pelos en la lengua.

Asier Ibaibarriaga 0.5 – 0.5 Haritz Garro

Tras un Ataque Saemisch del Gambito de Dama, el blanco se enrocó en corto e intentó evitar la liberación de mi posición por medio de f5. No obstante, intuyendo que lo iba a pasar mal en el flanco de dama, decidí hacer el f5. En cambio el blanco seguía a lo suyo en el flanco de dama y decidí sacrificar un peón a cambio de deshacerme de su poderoso caballo central. Todo apuntaba a que su peón de ventaja iba a inclinar la balanza a su lado pero conseguí atacar a su rey cortado y en vista de que el blanco tenía que devolver su peón de ventaja acordamos las tablas.

Diego Olmo 0 – 1 Juan Ignacio Saenz

En una Ruy Lopez el negro jugó f5. Después de unas cuantas jugadas parecía que el blanco tenía algo de ventaja, pero se dejó un truco que le costó una pieza. A partir de ahí Diego intentó complicar el juego pero no había petróleo por ningún lado.

Juan Miguel Etxebeste 0 – 1 Jon Arana

Esta partida no la seguí muy de cerca. Tras una Defensa Ortodoxa , Jon, con su característico estilo fue mejorando paulatinamente su posición hasta que penetró con su dama en la séptima fila y aprovechó el rey cortado de su rival y su fuerte torre para amenazar mate imparable.

C.D. Eibar A 2-2 Billabona A. Haritz Garroren kronika

Seigarren jardunaldi hau goiko postuetara gehiago gerturatzeko abagune paregabea zela pentsatzen genuen norgehiagoka hasi baino lehenago. Izan ere, gure aurkari zuzenek teorian gureak baino aurkari gogorragoak zituzten, baina Billabonako taldeak sailkapenak aditzera eman diezagukeena baino maila hobea erakutsi zuen, duda barik. Apika ateratako “hamaikakoa”-rengatik izango zen, baina niri behintzat talde sendoa zela iruditu zitzaidan, eta ondorioz ez dut uste aparteko arazorik edukiko dutenik lehenengo mailan mantentzeko. Jarraian partida bakoitzaren zertzelada txiki bat emango dut:

Jose Luis Amado 0.5 – 0.5 Unai Iraola

Damaren Ganbitoko Defentsa Ortodoxo baten ostean (oker ez banago bederen), Amadok iniziatiba lortu zuen. Bere alfil txuria oso boteretsua zen eta Unaien posizioa apur bat hertsia zegoela zirudien. Erdiguneko peoien sinplifikazioaren ostean erasokor aritu zen Jose Luis eta denbora dexente pentsatu ondoren alfila sakrifikatzea deliberatu zuen. Konbinazioak sakrifikatutako pieza berreskuratu eta peoi bat irabaztea ekarri zuen. Ordurako Unaien erlojuak minutu eskasi itzela zuen, baina maisuki aritu zen denbora estuasunetan eta peoia berreskuratzea lortu zuen. Ondoren, pieza ugari aldatu eta dorre eta hiru peoien final batera heldu ziren. Bazirudien bi jokalariek berdinketa adostuko zutela, baina Amadok puntu osoa eskuratu nahi zuen eta asko luzatu zen partida. Azkenean, hika-mika batzuen ostean, berdinketa adostu zuten. Amadoren “Ama-birjiñak salbatu zaitu” esaldiak argi erakusten du bere haserrea, uneoro kontrolpean izan baitzuen partida bere ustetan.

Asier Ibaibarriaga 0.5 – 0.5 Haritz Garro

Asierrek Damaren Ganbitoko Saemisch erasoa jokatu zidan, endroke motzarekin. Nik f5 jokatu nahi nuen, baina berak ondo ekiditen zituen nire saiakerak. Damaren hegalean gaizkiago nengoela ikusita, ordea, f5 jokatu nuen. Berak Damaren hegaleko erasoarekin jarraitu zuen, eta nik peoi baten truke bere zaldi zentralizatua nire zaldi pattalarengatik aldatu nuen. Peoi horrek berari garaipena emango ziola zirudien, baina nik erregina eta dorrea erabilita bere errege moztua erasotu nuen. Eraso hori saihesteko peoia bueltatu behar zuela ikusita, berdinketa proposatu zidan Asierrek eta nik onartu egin nuen.

Diego Olmo 0 – 1 Juan Ignacio Saenz

Ruy Lopez irekigunean f5 jokatu zuen beltzak, eta jokaldi gutxitara Diegok pieza galdu zuen despiste batean. Hortik aurrera konplikatzen saiatu zen txuria baina ez zuen deus lortu.

Juan Miguel Etxebeste 0 – 1 Jon Arana

Ez nuen partida hau gertutik jarraitzeko betarik izan, baina Damaren Ganbitoko Defentsa Ortodoxo bat izan zela uste dut. Jon bere estilo lasai eta sendoarekin apurka apurka bere posizioa hobetzen joan zen, eta nire partidaren antzera aurkariaren errege moztua aprobetxatu zuen garaipena erdiesteko.